Stop ISDS – Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalak

Ekologistak Martxan erakundeak “EHk Kapitalari Planto!” ekimenarekin bat egiten dugu, “Euskal Herrian TTIP-ri ez!” kanpainaren jarraipena, eta honekin batera Europa mailan hasitako “Stop ISDS” kanpainarekin bat egiten dugu. Kanpaina honen bidez Arbitraje Sistemak (ISDS ingelesez) eteteko eskatzen eta multinazionalentzat betebeharrak eta pertsonentzat eskubideak exijitzen ditugu

ISDSak enpresa transnazional handiek Estatuak auzitara eramatea baimentzen dute, nazioarteko auzitegi pribatuetan, haien onura komertzialen kontrako legediak bultzatzen badituzte.

Korporazio handiek justizia pribatua eraikitzen ari direla ikusten ari gara, bide ofizialetatik kanpo. Horrela, korporazioek botere gehiago irabazten dute Estatu eta hiri-ekimenen aurrean eta, gainera, giza-eskubideak bermatuko dituzten araudirik gabe garatzen dituzte haien ekintzak. Ezin dugu sistema bidegabe hau onartzen jarraitu.

Neurri berriak behar ditugu korporazioek kontuak eman ditzaten eta botereak orekatu behar ditugu, pertsonak eta planeta protagonistak izan gaitezen. Sartu “Gehiago irakurri” atalean eta gure eskaerara batu zaitez:

  • Twitter
  • Facebook