Zabalgarbiri buruzko agerraldia Ingurumen Batzordean

EH BILDU legebiltzarkide taldeak hala eskatuta, Ekologistak Martxan Bizkaiak, ZERO ZABOR BIZKAIAN plataformako kideak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin du Zabalgarbiren jardueraren gainean antzemandako arazoen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharrekoak.

Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Bizkaian Plataformak hainbat salaketa egin dituzte komunikabideen aurrean, baita Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Eusko Jaurlaritzako batzordeetako agerraldietan. Duela bi hilabete baino gehiago eginiko azken salaketak, Zabalgarbik sortutako zepak kudeatzeko moduaren harira, oraindik ez du erantzunik izan.

Gaurko agerraldian Zabalgarbik dituen arazo jakinen berri eman dugu, tamalez, Ingurumen Kontseilariaren ondorengo agerraldian erantzun egokirik gabe gelditu direnak:

Zabalgarbik ez ditu atmosferari eginiko dioxina eta furano isurketen gaineko kontrol jarraiturik egiten. Kontrol sistema jarraitu hauek Zabalgarbin, eta Zubietan, instalatzeko eskatu dugu. Sailak aitortu du plantan eginiko dioxinen gaineko kontrolak urteko egun bakarraren parekoa dela, baina nahikoa dela esan du.

Zabalgarbik 600 mila tona zepa baino gehiago sortu ditu bere martxan dagoenetik igarotako 14 urteetan. Hauek zabortegira isuri dituzte arrisku egiaztatze sistematikorik gabe, eta eraikuntzarako erabiliak izan dira, zabortegietako ingurumen baimen integratua urratuz. Sailak kudeaketaren legezkotasuna babestu du, aurkeztutako frogak alde batera utzita.

Zabalgarbik, batzuetan, hondakinak errausten ditu balorizaziorik gabe, 2006an bezala, noiz 300 mila tona hondakin erre ziren lurrinaren turbina matxuratuta zegoela. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak balorizatutako hondakinak balira bezala zenbatzen dituzte. Sailak ez du honen gaineko azalpenik eman.

Salatu dugu, halaber, Zabalgarbik, une honetan, 24 milioi euro baino gehiago kobratzen dituela konpainia elektrikoek hondakinekin sortutako argindarrarengatiko hobariengatik, planta batean non argindarraren jatorria, %70an, gas naturaletik datorrenean, araudian egokitzapen harrigarri batekin. 2006ko matxuran 6 milioi euro kobratu zituen turbina apurtuta egon arren, hondakinekin elektrizitaterik sortu gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin.

Azkenik, azpimarratu dugu Bizkaiko iri hondakinen birziklapen tasa, Sailaren arabera, %38,5ekoa zela, gainerako lurraldeetakoa baino txikiagoa (Araban %40koa, eta Gipuzkoan%45,3koa). Euskadin, zenbat eta errausketa gehiago, are birziklatze gutxiago.

Agerraldian erabilitako aurkezpena, eta hitzartzerako gidoia ondorengo esteketan eskuragarri daude:

Aurkezpena: https://tinyurl.com/yc9bf9bu

Gidoia: https://tinyurl.com/yyvq7uek

Errausketaren inguruko beste albisteak. hemen

  • Twitter
  • Facebook