Ekozinemaldia 2019: martxoaren 25etik 31ra


Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoa uztartzen dituen jaialdia, 13. ediziora helduko da aurten. Euskal Herriko 11 herritan egongo dira proiekzioak, martxoaren 25etik 31ra.

Ekoizpen eta kontsumo eredu kapitalista eta globalizatu honek baliabide naturalak xahutzen ditu, eta bidegabekeriak sortzen ditu. Arazo horien guztien ikuspegi globala Euskal Herrira ekartzea da Ekozinemaldiaren xedea. Logika horiek ingurumena suntsitzen dute, eta milioika lagunen bizimoduak arriskuan jartzen dituzte. Horri errepresioa gaineratu behar zaio, extraktibismoaren aurrerakadaren eskutik datorren fenomenoa. Errepresioaren aurpegirik muturrekoenaren erakusgarri, eredu honen ondorio lazgarrien kontra diharduten ekintzaileen hilketak ditugu. Era berean, mundu osoan, bizitza suntsitzen duen makineria honi aurre egiten dioten komunitateen ausardia eta borroka ere goratu nahi du Ekozinemaldiak.
Informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.com

 

  • Twitter
  • Facebook