Dilma Ferreira gogoan – Justizia orain!

Ostiralean Ekozinemaldia hasi zen, eta egun bertan MABeko ekintzailea zen Dilma Ferreira (Brasilgo Urtegiek Kaltetutako Mugimendua), haren senarra eta beste pertsona bat eraildak izan zirela jakin genuen. Gaur, Donostiako UPV-EHUko Ingeniaritzako eskolan izan genuen Ekozinemaldiaren saioan gogoratu izan ditugu, eta baita ere  El Salvadoreko meatzaritzaren aurkako borroka horretan eraildako beste 5ak, Nicinha, Berta eta Amalurraren alde eroritako guztiak. Aldi berean MAB erakundearekin eta haien familiekin gure elkartasuna adierazten dugu eta salatzen dugu kaltetutako eta antolatutako pertsonen aurkako errepresio kasu berri hau eta ikaratzeko saiakera, eta justizia aldarrikatzen dugu.

Erailketa honi buruzko informazioa hemen

Dilmari buruzko artikuloa Argian

  • Twitter
  • Facebook