Kataluniak, Aragoik eta Euskal Herriak bat egin dute autopista elektrikoen aurka

Bizkaiko golkotik egiteko den Interkonexio Elektrikoaren proiektuak Capbretongo arroilan duen trabaren berria dela-eta, Red de Apoyo Mutuo en respuesta a los Megaproyectos Energéticos-eko  taldeak Kanpezun (Araba) bildu dira asteburu honetan.

Güeñes-Itsaso Autopista Elektrikoaren Kontrako Koordinadora eta Gatikan Autopista Elektrikorik EZ (EAE), Plataforma Unitaria contra la Autopista Eléctrica (Aragoi eta Katalunia), Sustrai Erakuntza  fundazioa (Nafarroa), Ecologistas en Acción de Sabiñánigo eta Ekologistak Martxan plataformak bildu egin dira Kanpezun (Araba) asteburu honetan, uztailaren 20an, beraien lurraldeak mehatxatzen dituzten INELFE-ren eta Red Eléctrica de España-ren megaproiektuen aurkako sinergiak ehuntzeko.

Gatika (Bizkaia) Cubnezais-ekin eta Blayais-eko (Frantzia) Zentral Nuklearrarekin lotzeko itsaspeko kablearen proiektuak dituen arazoen berriak –nahiz eta arazo horren berri aurkeztutako alegazio andanean emana izan zen eta Europako diru publikoz, 578 milioi euroz, subentzionatua izan ostean– ezbaian jartzen du megaproiektu horren bideragarritasuna; hau da, Castor berri baten aurrean egon gaitezke.

Proiektu honi hertsiki lotua dago Gueñes-Itsaso Autopista Elektrikoarekin–“Bizkaia zatitzeko lubaki berri bat” Aitor Urrestiren esanetan–, jada garapen prozesuan dagoena eta Red Eléctrica de España-k “berpiztu” egin duena orain, Iberiar penintsulan zehar Tentsio Oso Altuko (MAT/400kV) 6.188km linea berri eta Tentsio altuko (LAT/220kV) lineen gehikuntza aurrikusten duen 2015-2020 epealdirako Espainiako sare elektrikoaren planifikazioaren markoan.

Proiektu hori lotuta dago, era berean, eraiki nahi den Castejon, Muruarte eta Itsaso arteko Autopista Elektrikoarekin. Autopista horrek, iturri fosileko energia (Castejoneko Zentral Termikoa) Frantziara eramango luke EAEtik pasatuz.

Arazo berdina Aragoi eta Katalunian (Pallars Jussà) ere gertatzen ari da Peñalba-Arnero-Isona ko MAT edo Autopista Elektrikoaren proiektuaren berredizioarekin, eta berarekin lotuta dauden LAT-en handitzeekin. Azken horien bitartez, Bujarueloko haranetik burutu nahi den Frantzia eta Espainia arteko Interkonexio Elektrikoaren proiektua (Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalaren eta Parc national des Pyrénées-en mugetan) indartu nahi da.

 RED DE APOYO MUTUO en respuesta a los Megaproyectos Energéticos sareak uste du megalinea elektrikoen sare horrek energia eredu hiperzentralizatu eta zaharkitu bat iraunaraztea beste helbururik ez duela. Eredu horren ingurumen- eta gizarte-inpaktuek aipatutako lurraldeak larriki eragingo ditu, eta, aldiz, ez dute inongo onurarik izango. Irabaziak, energiaren oligopolioko patriketara bakarrik joango baitira.

Horregatik, RED DE APOYO MUTUKOko taldeek, Ibernalon batuta, berresten dute proiektu horien kontrako aurrez aurreko ezezkoa, atxikita dauden prentsa-oharretan (*) adierazitakoa eta pertsonak eta bizia trantsizio energetiko baten (izatekotan, justua, berriztagarria eta banatutakoa soilik bada izango dena) erdigunean jarriko dituen eredu energetiko berri baten beharra.

Ibernalo (Kanpezu, Araba), 2019ko uztailaren 20a

Red de Apoyo Mutuo en respuesta a los Megaproyectos Energéticos (redapoyopirineo@gmail.com)

_____________________________________________________________________

* Informazio gehiago:

 

  • Twitter
  • Facebook