Ekologistak Martxan taldeak Bilboko Elizbarruti-Mutualia-Murias proiektua geldiarazteko errekurtsoa jarriko du

Ekologistak Martxan-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan kokatuta dagoen, Barrainkua, Heros eta Lertxundi kaleek mugatutako lursailaren, 2019ko otsailaren 28ko Bilboko Udal Osoko Bilkurak onartutako eta 2019ko uztailaren 10eko BOBeko 131.zenbakian argitaratutako xehetasun-azterketa (2018-062070 fitxategia) onartzeko akordioaren aurka administrazioarekiko auzi-prozesua aurkeztu du, legeak eskatzen duen Ingurumen-ebaluazio estrategiko azterketarik ez dagoelako. Auzitegiak lursail horretako lizentziarik ez onartzeko kautelazko neurriak hartu ditzan eskaera ere egingo da. Bilboko Elizbarrutiak abuztuan BAM Eskolako eraispen lanak hasteko asmoa iragarri du.

Lursail horretako Elizbarrutiko proiektua geldiarazteko ekimena herritarren ekimen desberdinen arteko lankidetza da. Abando Osasuntsu eta Bizigarria auzokideon plataformaren (abandohabitable.org), Bilboko Auzo-elkarteen Federazioaren eta hezkuntza, kultura eta ondare publikoaren defentsan lan egiten duten elkarteen babesa dauka ekimen honek. Honi buruz gehiago jakiteko, laburpen testu hau irakur dezakezu.

  • Twitter
  • Facebook