Zatoz gurekin Bilboko Aste Nagusia 2019ren Bizizaleak txosna ekologistan parte hartzera!

Aste Nagusia eta Marijaia ate-joka ditugu, eta urtero bezala, Bizizaleak txosna ekologistan parte hartzeko txandak antolatzen gabiltza. Bilboko Areatzan gaude, Triangune esparrua osatuz, ikusi mapa ; honen barruan Sin kuartel (21 zbk. ), Mekauen (15 zbk.) eta Bizizaleak (5 zbk.) txosnak aurkitzen dira.

Aurten, Marijaia abuztuaren 17an, larunbata, etorriko da, eta abuztuaren 25era arte egongo da gure artean. Zoazte zuen batzordeetan, taldeetan eta lagunartean komentatzen eta animatzen… Eta APUNTA ZAITEZTE!!!

Aukera desberdinak badaude:

  • Muntaia: abuztuaren 10tik, astelehena, abuztuaren 17arte, larunbata. Goizeko eta arratsaldeko txandak.

Aste Nagusiko txandak aukeratu:

  • 07:00etatik 12:00etara (3 lagun garbiketa-lanak egiteko).
  • 12:00etatik 19:00etara (15 lagun). Txanda indartua 12:00etatik 16:00etara, txibierroak prestatzeko.
  • 19:00etatik 01:00era (15-20 lagun).
  • 01:00etik 07:00etara (goizaldeko txanda, 15-20 lagun).
  • Desmontaia: Abuztuaren 25etik, igandea, abuztuaren 26ra arte, astelehena.

Eta,  erabaki eduki ostean, jarri gurekin harremanetan, Ekoetxeara (Pelota k, 5, behea) etorri eta prestatu dugun koadroan zuen izenak apuntatu ; bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera idatzi; edo 94 4790119 telefonora deitu (astelehenetik ostegunera, 8:15etatik 14:45etara eta ostiralean 8:15etatik 14:15etara).

Mesedez, zabaldu mezua zuen lagunen eta taldeen artean, bai eta Ekoetxea erabiltzen dugunon artean ere. Anima zaitezte eta parte hartu!!

 

  • Twitter
  • Facebook