Bilboko Aste Nagusia 2019ren Bizizaleak txosna ekologistaren muntaketan lagunduko diguzu?

Aste Nagusia ate-joka ditugu, eta urtero bezala, Bizizaleak txosna ekologista muntatu behar dugu. Lagunduko diguzu? Nahi bezala lagun dezakezu: ez da beharrezkoa ezagutzarik ezta esperientziarik ere izatea, laguntzeko gogoz etortzea baino ez. Anima zaitez! Ondo pasatuko dugu! Gainera, taldetxo batek bazkaria prestatuko du Ekoetxean, Pelota k, 5 behean, lanean arituko garen guztiontzat: goiz eta arratsalde daudenentzat, arratsalderako datozenentzat, goizez ibili direnentzat…

Abuztuaren 10ean hasi gara, eta abuztuaren 17ra arte egongo gara lanean txosnaren eremuan, hemen agertzen dala 5.zbkarekin; egunero 09:00etan hasiko gara Areatzan eta 20:00ak arte egongo gara bertan, beraz, nahi duzunean pasa zaitezke.

Apuntatuko zara ? Zatoz! Zure laguntza behar beharrezkoa dugu!
Informazio gehiagorako: txosna Bizizaleak bertan,
bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera idatzi; edo 94 4790119 telefonora deitu (astelehenetik ostegunera, 8:15etatik 14:45etara eta ostiralean 8:15etatik 14:15etara).

  • Twitter
  • Facebook