HCH-Lindano dosi altuak aurkitu dituzte Jata eta Enekuriko zur laginetan

  • Ekologistak Martxan kolektiboak salatu du erakundeak ez direla ezer egiten ari osasun publikoko arazo larri baten aurrean.
  • Ohartarazi dute arriskua handia dela baso-suteren bat gertatzen bada.

Ekologistak Martxan kolektiboak salatu du HCH dosi altuak aurkitu dituztela Jata eta Enekuriko zuretan, eta fiskaltzaren aurrean aurkeztu ditu hartutako laginak (ikusi erantsi dauden artxiboak.1 miligramo 1.000.000 nanogramos dira eta uraren limitea 40ng/l da), froga gisa.

HCH-Lindanoagatiko kutsadura handia da Jata eta Enekuriko basoetan. Horixe diote Ekologistak Martxan kolektiboak jasotako zur-laginen emaitzek –azken bi urteotan milaka kilo lindano agertu dira hainbat lursailetan eta handik jaso dituzte laginak-. Konfederazio ekologistaren iritziz, “horrek esan nahi du pozoia esportatzen ari garela zuraren eta zurez eginiko produktuen bitartez” eta baliteke horrek produktu kimiko arriskutsuak esportatu eta inportatzeari buruzko Europako Legebiltzarraren 689/2008 araudia urratzea.

Kolektibo ekologistako bozeramaile Javier Vázquezek gogorarazi du basoetan HCH aurkitzea ez dela ingurumen arazoa soilik, baita ere “segurtasunaren eta osasun publikoaren arlokoa”. Izan ere, minbizia eragin dezakeen substantzia hori fosgeno bihur daiteke sute bat gertatzen bada –gas hilgarri bat da, I. Mundu Gerran gehien erabili zena- eta, “hala ere, inork ez dio arazoari heltzen”.

Erakundeak geldirik

Vázquezek beste behin eskatu die erakundeei har ditzatela “arazoa konpontzeko berehalako neurriak” eta gogora ekarri du Europako Legebiltzarrak zera dioela lindanoagatiko kutsadurari buruzko txostenean: “ezer ez egitea izango da praktikarik okerrena, ingurumen arazoak eragiten dituelako eta konponbidearen kostu ekonomikoak handitzea dakarrelako.” Zentzu horretan, Ekologistak Martxan kolektiboak ez du baztertzen erakundeen kontra akzio legal gehiago hasteko aukera, Eusko Jaurlaritzak bazekielako zabortegi horiek existitzen zirela “eta 30 urte pasa dituelako egoera zuzentzeko inolako neurririk hartu gabe, minbizia eragiten duen produktu hori gure ingurumenean zabaltzen zen bitartean”.

Contacto:  Javier Vázquez, 667936126

Baliabideak:
https://drive.google.com/open?id=15faWbRefOqzLI-kol70vXuR9hGCZPfXw

  • Twitter
  • Facebook