Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantzak Barakaldon ekimen desberdinak antolatu ditu datozen egunetarako

Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantzak etorkizuna, planeta bizi bat eta mundu justuago bat defendatzera deitzen du.

300 erakundek baino gehiagok irailaren 27ko Klimaren aldeko Munduko greba Barakaldon ere babesten dute.

Aliantzak ostegun honetan mozioa aurkeztuko du Barakaldoko Udalan, larrialdi klimatikoaren deklarazioa eskatzeko.

Aste giltzarri batean larrialdi klimarentzat, Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantza babesten duten 300 erakundek baino gehiagok “eredu sozioekologiko berri bat” eskatzen dute, “Ezagutzen dugun bizitzaren biziraupena arriskuan jarriko ez duena”. Fridays for Future, Alianza por el Clima, Alianza por la Emergencia Climática eta 2020 Rebelión por el Clima plataformek 300 bat erakunde biltzen dituzte, eta irailaren 27an, ostirala, Klimaren aldeko Mundu greba, manifestazioak eta aldarrikapen-ekitaldiak egingo dituzte 70 bat udalerritan.

Irailak 27: Klimaren aldeko mundu-greba

Aliantza Barakaldon ere izango da, eta irailaren 27ko grebarekin bat egiteko deia egin du. Herriko Plazan, 11etan, beste jarduera batzuen artean, gure karbono-arrastoari buruzko tailerra egingo da, eta postontzi baten bidez iradokizunak jasoko dira. Javier Vazquez Ekologistak Martxan Barakaldoko koordinatzailearen arabera, “Ekintza honekin arazoa ikusarazi, elkarrekin lan egiteko esparru bat sortu eta konponbideak bilatu nahi ditugu”. Vazquezek, halaber, gazteak animatzen ditu klimaren alde borrokatzera, eta “gazteek ez dutela zuen etorkizuna hipotekatu dugunon baimenik behar konponbideak eskatzeko azpimarratzen du.

Larrialdi klimatikoaren aldeko Aliantzak grebarekin bat egiteko eta ostiralean, hilak 27, Bilboko Guggenheim Museotik 19: 00etan aterako den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Mobilizazioa erabakigarria da, izan ere, “Klima-aldaketari aurre egiteko itzulerarik gabeko puntuaren atarian gaude“, gogorarazi digute Aliantzatik, eta horregatik “ez dugu pertsona asko izan behar, denok izan behar dugu dena jokoan dugulako.

Larrialdi klimatikoaren deklarazioa Barakaldon.

Datorren ostegunean, Ekologistak Martxanek Larrialdi klimatikoaren aldeko Aliantzaren izenean, mozio bat defendatuko du Barakaldoko Udaleko osoko bilkuran, talde politikoei “gauden larrialdi klimatikoaren egoera aitortzeko” eskatzeko. Aliantzatik adierazi dutenez, “Larrialdi klimatikoa deklaratzeak konpromiso politiko erreal eta lotesleak ekarri behar ditu” krisi klimatikoari lotutako arazoekin aurre egiteko, eta krisi ekologikoa geldiarazteko behar den aldaketa izugarriari buruzko “heziketa, prestakuntza eta kontzientziazio prozesua” hasi behar da.

Prentsa ohar honi erantsita doan mozioan, Aliantzak ezinbestekotzat jotzen du “herritarrek ulertu behar dutela borroka horren premia eta atzeraezintasuna, eta Barakaldoko Udalak funtsezko zeregina bete dezakeela emisioen beharrezko galgari buruzko prestakuntzan, hezkuntzan eta informazioan, eta berebiziko egokitzapena egin behar duela tenperatura globalaren hazkundearen ondorioetara“.

Barakaldon, irailaren 25ean

Ekologistak Martxan Bizkaia
Kontaktua: Javier Vázquez – 667 93 61 26
Helbidea: San Juan K. 10, behea. Barakaldo
  • Twitter
  • Facebook