Irailak 27: Larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba

Hona hemen irailaren 27an goizean, Bilboko Udaletxe aurrean Fridays For Future, 2020 Klimaren Aldeko Matxinada, Klimaren Aldeko Aliantza eta Larrialdi Klimatikorako Aliantza erakundeek deitutako kontzentrazioaren komunikatua. Bertan azaltzen dira larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba zergatik egiten ari garen gaur.

 

1. LARRIALDI KLIMATIKOAREN GREBARA ZERGATIK DEITZEN DUGUN
Ekoizpen- eta kontsumo-eredu hegemonikoen ondoriozko krisi ekosozialak eta klimatikoak,
zeina erregai fosilen eta kontsumo globalizatuaren erabileran oinarritzen den, arriskuan jartzen du bai gure bizia bai beste izaki askorena. Egoera larri honen aurrean, hainbat hiri
eta herrik Klimaren aldeko Munduko Grebarekin lotutako ekitaldiak antolatu ditugu gaurko
egunerako (irailaren 27rako). Fridays For Future mugimendutik egin dugu grebarako deia,
2020 Klimaren Aldeko Matxinada, Klimaren Aldeko Aliantza eta Larrialdi Klimatikorako
Aliantzarekin batera. Data hori Nazio Batuen Erakundearen 2019rako Ekintza Klimatikoen
goi gailurraren markoan kokatzen da, baita mundu-mailan irailaren 20tik 27ra egingo diren
mobilizazioetan ere.
Deialdian 300 erakunde baino gehiago bildu gara, eta manifestu bat sinatu dugu etorkizuna, bizia eta mundu justu bat babesteko.​ Eskatu dugu baita ere, berehala aitor dadila larrialdi klimatikoa, eta neurriak har daitezela berotegi-efektuko gasak erabat murrizteko. Horrez gain, eredu sozioekologiko berri bat ere eskatu dugu, gizakion biziraupena arriskuan jarriko ez duena.
Euskal Herrian, gainera, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba egiten ari gara gaur.
Protagonismoa talde ekologistek eta ikasleek daukate, hain zuzen ere, klima larrialdiaren
ondoriozko etorkizun zalantzagarri honen aurrean, azken hileotan mobilizazioen buru izan
direnak.
Instituzio publikoak momentuak eskatzen duen mailan egon behar dira​ . Horregatik, gai
hauetan konpromiso osoa exijitzen diegu:

• ​ EGITATEA​ . Egoeraren larritasuna onartzea, eta komunitate zientifikoaren diagnostikoa eta
aholkuak bere gain hartzea. Krisialdi klimatikoa, pertsona askoren beharrak betetzeko
desegokia den, gure biziraupena arriskuan jartzen duen eta munduko biztanleria pobre eta
zaurgarrienak gogor eragiten dituen ekoizpen eta kontsumo eredu baten ondorio da.
Gainera, garapen ekonomikoaren eta errekurtso naturalen agortzearen arteko banaketa hori
ezinezkoa den fantasia hutsa da.•​ EKINTZA.​ Naturarekiko kontsumo-ohitura arduratsuak eta errespetuzkoak lortzeko neurri zehatzak hartzea, erregai fosilak alboratuz, mugitzeko beharra murriztuz, etab.
Zientzialarien arabera, karbono isuri netoak zero izatea lortu beharko genuke 2040 urterako
ipar globaleko lurraldeetan, alegia, historikoki isuri gehien sortu ditugunetan. Baina Eusko
Jaurlaritzak helburu hau 2050era arte luzatu du; epe hau luzeegia da tenperaturaren igoera
1,5 oC azpitik mantentzeko. 1,5 gradu da klima aldaketaren ondorio larrienak jasan behar ez
izateko atzera bueltarik gabeko puntua.
Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza osatzen dugun kolektiboek uste dugu Euskadiko
Gobernuak anbizio gehiago behar duela eta bere deklarazioak neurri zehatzek lagunduta
joan behar duela, asmoen deklarazio hutsala besterik gera ez dadin. Honez gain, instituzio
ezberdinen artean koherenteak eta koordinatuak izango diren politikak exijitzen ditugu.
Larrialdi sozial eta ekologiko honi beharrezko azkartasunarekin eta irmotasunarekin ez
erantzuteak milioika pertsonen heriotzez gain, Lurreko bizitzarentzat ezinbestekoak diren
espezieen desagerpena lekarke.

• ​ ELKARTASUNA​ . Aldaketa klimatikoaren eraginak gutxitzeko hainbat sektoretan trantsizio
energetikoa eta produkzio-ereduaren aldaketa gauzatu beharko dira. Ezin dezakegu
energia- zein produkzio-ereduetan egin beharreko trantsizio justuei buruz hitz egin, ez
baditugu lehenik eta behin lanpostu alternatiboak bermatzen sektore jasangarrietan, hala
nola lanaldiaren murrizketa eta enplegua hobeto banatzea. Trantsizio ekologikoa justizia
sozialetik egin behar da, inor atzean utzi gabe. Etorkizuneko gizarteak bizitza zentruan jarri
beharko du, gaur egun batez ere emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak bezalako
gizarteko hainbat funtzio aintzat hartu beharko ditu, eta ez ditu bizitze ona kontsumoarekin
erlazionatuko.

• ​ DEMOKRAZIA​ . Trantsizioa sozialki justua izan beharko da, ekologikoki jasangarria,
demokratikoki erabakia, hala nola etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz. Hauek izan behar
dira nahitaezko oinarriak aplikatuko diren neurri orotan, eta ondorioz, mekanismoak garatu
beharko dira gizarte gai konplexuen eztabaidan herritarren parte hartzea eta kontrola
ziurtatzeko, eta herritarrek konponbideen parte aktiboa izateko energia-, elikagai-, garraio-
eta bestelako sistemen demokratizazioaren bidez. Prozesu hauetan guztietan erabakiak
hartzerako orduan, genero berdintasuna ziurtatuko beharko da.

2. MOZIOEN BALORAZIOA
Aurrekoa aintzat hartuz, Aliantza Klimatikoa osatzen dugun taldeok mozioak aurkeztu ditugu
Bizkaiko 37 udaletxetan azken hilabeteetan. PNV eta PSEk jokabide negazionista bat
aurkeztu zuten lehendabiziko udalerrietan, gainera Aliantzaren mozioaren bidez alarma
soziala sortzen ari ginela adieraziz. Hala eta guztiz ere, gizartea jada kezkatuta zegoela
jabetu zen Eusko Jaurlaritza eta 180 graduko bira bat eman zuten uztailaren 30ean Urkullu
Lehendakariak haien larrialdi klimatikorako deklarazioa aurkeztu zuenean, mozioa aurkeztu
genuen lehengo udalbatzarretatik astebetera eta, batez ere, Bizkaiko Batzar Nagusietan
PNV eta PSEk haien baterako mozioa aurkeztu ostean, oso eskasa eta deskarbonizaziorako
epemuga 10 urte luzatzen duena, Larrialdi Klimatikorako Aliantzak proposatutakoa alde
batera uzteaz gain. Momentu horretatik aurrera, PNVk eta PSEk gure proposamenaren aurkezpena zaildu dute udalbatzarretan. Udalbatzar horietan hiritarren partehartzeari dei
egiten diote, haien ahotsak isilarazten dituzten bitartean proposamenak aurkeztu eta
defendatzeko orduan, atzo Bilboko eta Barakaldoko udaletxeetan gertatu bezala.
Laburbilduz: Aliantzak 38 udalerritan aurkeztu du mozioa eta horietatik 16 udalerritan
eztabaidatu da. Mozioa onartua izan da lau udalerritan (Durango, Urduña, Ortuella eta
Bakio), eta hamabitan atzera bota da (besteak beste Bilbo, Barakaldo, Portugalete, eta
Basauri).
Euskadik asko dauka hobetzeko oraindik. ​ Esaterako, Europar Batasunak energia-iturri
berriztagarrien %32ko erabilera du helburutzat 2030erako, Euskadik %7 bat baino ez duen
bitartean, energia garbia bultzatu behar delaren seinale. Horri gehituta, Euskadiko
desplazamenduen %96ak petrolioaren eratorriak erabiltzen ditu, berotegi-efektua eragiten
duten gasen askapenaren laugarren eragile nagusia izanik. ​ Hori da alarma sortu beharko
lukeena: gaur egungo politikak eta urrunegi dagoen etorkizunerako proposatzen
dizkiguten konponbideak.
Gainera, ​ paperean dauden hitzek ez dute ezertarako balio​ ko Estatuko findegi kutsakorrena (Petronor, Muskizen) ixteko ezer ez egin eta autopista elektrikoen eraiketa lurretik (Güeñes-Itsaso) zein itsasotik (Gatika-Bordele) onartzen den bitartean, besteak beste. Zabalgarbikoa bezalako errauskailuak ez dira konponbidea. Hondakinen izugarrizko arazoari eman diezaiokegun konponbide bakarra horien murrizketan datza; zaborra ez delako desagertzen, berotegi-efektuko gas moduan askatzen da atmosferara.
Alarma sortzekoa da ere 2050erako itsas mailak 5 cm-ko igoera izango duela iragarrita
egotea, eta 70 cm-rainokoa euskal kostaldean mendearen bukaerarako. Horregatik, gure
kostaldeetako zonalde irekiak arrisku larrian egongo lirateke etorkizunean. Hondartzak,
dunak eta estuarioak klima-aldaketari aurre egiteko gakoak dira, eta, beraz, haien
kontserbazioari arreta berezia jarri behar zaio.
Hori esanda, ezinbestekoa da efektu horiek arintzea, baita haiei ahal bezain laster
moldatzea. Euskal ikerlarien arabera, puntu itzulezin batean gaude jada zenbait arazori
dagokiola. Zergatik? Iraganean jarduten jakin ez genuelako, edo nahi izan ez genuelako.
3. JENDEA ANIMATU ARRATSALDEKO MANIFESTAZIORA
Orain arte aipatutako guztiagatik, gaurko eta etorkizuneko mobilizazioetan parte hartzea
ezinbestekoa dela deritzogu, exigitzen jarraitzeko ​ Egia esan dadila eta instituzioak
Ekintzara pasa daitezela, gizarte eredu alternatibo baterantz trantsizioa egiteko,
sozialki justua izango dena, ekologikoki jasangarria eta demokratikoki erabakia,
bizitza zentruan jarriko duena eta ongizatea sustatuko dituena gehiengo
sozialentzako.
Arratsaldeko zazpietan Guggenheim aurrean ikusiko dugu elkar!

  • Twitter
  • Facebook