Ekologistak Martxan taldeak demanda jarri du EAEko Auzitegi Nagusian, Gotzaintzaren Abandoko “pelotazoaren” aurka

Ekologistak Martxan taldeak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen joan den uztailean, Bilboko Udalak Bilboko Gotzaintzari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egungo partzelan onartu zion “pelotazoa” galarazteko. Geldiarazi nahi den Gotzaintza-Mutualia-Murias operazioa honetan datza: BAMeko eraikina eraitsi eta Bizkeliza Etxea deritzan proiektua, bai eta Mutualiako klinika pribatu bat eraikitzean. 8 solairu eta 4 solairu sestrapean dituen eraikinak partzela osoa okupatuko luke. Irailean onartu zen EAE-ko Auzitegi Nagusian Udalaren aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta demanda orain aurkeztu berri da. Gotzaintza auzian pertsonatu da.

Errekurtsoa Gotzaintzak partzelan sustatutako Xehetasun Azterlanaren aurka ez ezik, HAPOren aldaketa puntualaren aurka ere doa, aldaketa puntual honek operazioa ahalbidetu baitzuen, irakaskuntzarako soilik den betoa altxatu eta beste ekipamendu erabilera batzuk posible egiten zituelako.

Ekologistak Martxan taldeak legezkotasun-akats hauek planteatzen ditu:

1º. Partzelaren irakaskuntza xedearen desafektazioaren arbitrariotasuna eta justifikazio eza.

2018. urtean, Bilboko Udalak HAPOren aldaketa puntual bat sustatu zuen, 1995eko HAPOk berak aurreikusten zuen unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako lurzoruen erregulazioa eguneratzeko: batetik, unibertsitatez kanpoko lurzoru-erreserbak egungo araudiak ezartzen dituzten eskakizun txikiagoetara egoitzeko; eta bestetik, plana hiriko “Eskola-mapa” ez-unibertsitarioan izandako aldaketetara egokitzeko, ikastetxe batzuk ixtearen ondorioz eta beste batzuen instalazioak hobetzeko beharraren ondorioz. Gotzaindegiaren eskaera bere gain hartuz, Udala espediente horretaz baliatzen da Gotzaindegiko partzelak duen irakaskuntza erabilera kentzeko, ukituriko gainerakoekin zerikusirik ez duen orubea baita, izan ere:

EZ da lehen edo bigarren hezkuntzako ikastetxe bat, BAI, ordea, 2009-2010 ikasturtetik Deustuko Unibertsitateari atxikitako unibertsitate-eskola bat.

Bete-betean funtzionatzen duen unibertsitate-zentroa da.

Hitz batez, HAPOren aldaketa puntuala erabiltzen da espedientearen xedearekin zerikusirik ez zuen partzela bat sartzeko. Udal espedienteko txostenetan ez zen ahaleginik egin orube honek HAPOren aldaketaren oinarri ziren eskola abandonatuekin zuen harremana azaltzeko. Partikular baten, Bilboko Gotzaindegia hain zuzen ere, beharren arabera birkalifikatzen zen, Gotzaindegiaren beraren hitzetan, bere higiezin-baliabideak optimizatzeko.

2º. Nabarmen handitzen du partzelaren balio ekonomikoa, operazioa posible egingo zuten bide juridikoak alde batera utzita.

Gotzaintzak eta Udalak askotan esan dute 2018ko ekainean onartutako HAPOren aldaketak, 1995ko HAPOk berak partzelarako aurreikusten zuen eraikigarritasun fisikoa mantentzen duela. Ez dute esaten, ordea, aldatu egiten direla bertan eman daitezkeen erabilerak, eta horrekin, Gotzaindegiko eraikuntzaren balioa nabarmen handitzen dela, Bizkeliza Etxea proiektua finantzatu ahal izateko. Gainera, Gotzaindegia, bere egitasmoetarako onartezinak izango lirateken derrigorrezko izapide luzeagoa pairatzetik salbuetsi dute.

3º. Gotzaindegia partzelaren Xehetasun Azterlana aginduzko ingurumen ebaluazioa egitetik salbuesten du.

Ingurumen ebaluazio estrategikoa nahitaezkoa da Xehetasun Azterlanen onespenerako. Kasu honetan, betebehar hori areagotu egiten da, hurrengoa kontuan hartuta:

  • Bilboko HAPOren aldaketa bat garatzen du (2018.06.28an onartutakoa), 1995eko HAPOren kasuan bezala, inolako ingurumen-ebaluaziorik egin gabe.

  • 2012ko eta 2017ko Bilboko Zarataren Mapa Estrategikoen arabera, orubeak errepide-zirkulazioak eragindako soinu-inpaktu handia jasaten du, hiri-lurzoru kontsolidatuen sektoreetarako finkatuko kalitate akustikoaren helburuak eguneko tarte guztietan gainditzen direlarik. Bilboko Udalak 2018.09.05ean hiri-lurzorurako Babes Akustiko Bereziko Eremurako onetsi zuen zona-planak, Xehetasun Azterlanarekin batera azterlan akustiko bat izatea, eskatzen du.

  • Erabilera bereziki sentikorra duen partzela batekin muga egin arren -Cervantes Ikastetxe Publikoa (CEIP Cervantes) eta Haurreskola-, Mutualiaren etorkizuneko klinika pribatua ezartzeak ez du merezi izan, trafikoan izango duen hazkunde handiak eragingo duen inpaktuaren ikerketa zantzurik.

  • Bilboko Udalak badaki errepide-zirkulazioaren mugikortasunean lan egin behar duela ibilgailuen zirkulazioak eragindako nitrogeno dioxidoaren (NO2) emisioak murrizteko –Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatearen Zerbitzuak Airearen Kalitateari buruz argitaratu duen azken txostenean ohartarazten da, Maria Diaz de Haro kaleko 1. zenbakian dagoen kontrol-estazioan urteko muga gainditu dela-. Gainera, Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bilboko airearen kalitatea hobetzeko eta errepide-zirkulazioan sortutako nitrogeno dioxidoaren emisioak murrizteko.

Bizkeliza Etxea deritzan operazioa etenda, auzotarrak borrokan

Bilboko Gotzaintzak jakinarazi zuen BAM eraikina eraisteko lanak 2019ko udan hasiko zirela, baina ez du lortu. Ezin izan du eskatu zuen eraispen lizentzia lortu, partzela partzialki kutsatuta dagoelako eta ondorioz, onespen berezia behar duelako. Eraikitzeko lizentzia ere ez du lortu, aurkeztutako proiektuak Osasun eta Kontsumo Sailean kontrako txostena jaso bait du.

Bien bitartean, Abandoko bizilagunek Abando Habitagarri baten alde (abandohabitble.org) deritzan auzo-plataformaren inguruan bilduta, kalean mobilizatzen jarraitzen dute, erakusketak eta ekintzak antolatzen, proiektuarekin bat ez datozela erakusteko. Astearte arratsaldero informazio- mahai bat jartzen dute Jado enparantzan.

  • Twitter
  • Facebook