“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”

Ingurumeneko Sailburuaren Agindu baten bidez ezarri da erabakia; halere, sailkapenaren eta berrerabilpenaren aurretik, airearen kalitatean ondorioak eragingo litekeen errausketa lehenesten du

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko. Presio egin ondoren, 440.000 tona hartzeko prest egongo lirateke gainerako 13 zabortegiak; halere, beste 600.000 tona geratuko lirateke lekurik gabe.

Martxoaren 4an onartu zuen agindu bat Ingurumeneko Sailburuak. Horren bidez, hondakin jakin batzuk (Euskaditik kanpokoak, altzairu herdoilgaitzetako zepak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak edota hiriko hondakin-uren araztegietako lohiak) isurtzeko mugak ezarri dira, baita hondakin batzuk balorizatzeko soluzio teknikoak eskatzen zaizkie ekoizleei (paperontzietako lohiak, galdaketako hondarrak eta zatiki arina, besteak beste).

Isurketari mugak edo balorizatzeko soluzio teknikoak ezartzen zaizkien hondakinak ia milioi 1 tonara iristen dira, hau da, 2018an zabortegira bota ziren 2,5 milioi tonetatik %40. Ingurumenaren aldetik kudeaketa jasangarriago bat ezarri izan balitz, balorizatu, birziklatu eta berrerabili ziratekeen. Ez dugu, beraz, Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko.

Gainera, hondakin batzuk (beira, paper-kartoia, ontziak, egurra, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, metalak…) zabortegian uztea debekatuta dagoela gogorarazten da agindu horretan, (hondakinak zabortegian uztea arautzen duen 49/2009 Dekretuaren bidez). Hala eta guztiz ere, 2018an mota horretako hondakinak isuri ziren Euskadiko zabortegi guztietan (3.500 tona ontzi, 145 tona paper-kartoi, 224.486 tona hondakin). Horrek argi eta garbi uzten du araudiaren aplikazioa kontrolatzeko zorroztasunik eza.

Irteerarik gabeko kalezulo honen aurrean bakarrik, hots, industria-hondakinetarako bi zabortegi garrantzitsuenen baliaezintasuna dela eta, hondakinen isurketari alternatibak bilatzeko premia ezarten dela dirudi, eta hori balorizazioaren bidez baino ezin da egin.

Agindu horren xede diren industria-sektoreek (papergintza, siderurgia, galdaketa, eraikuntza, etab.) arreta emango diete larrialdi-egoera honetako zehaztapen horiei, edo irtenbide ekonomikoagoak bilatuko dituzte, hala nola, Euskaditik kanpora isurtzea? Edo hondakinik gabeko ekoizpen garbi bat abian jartzea, non hondakinak baliabide bihurtzen diren, ezinezkoa dela argudiatuko dute? Beldur gara ez dutela aukera hau hartuko.

Ekologistak Martxan taldeak errausketa sustatzen duten hainbat hondakinen balorizazioek (hiriko hondakin-uren lohiak, papergintzako lohiak eta automobilak desegiteko plastikoak) ez lukete beteko hondakinak kudeatzeko hierarkiaren printzipioa; izan ere, lehentasunezkoa da hondakinak balorizatzea (lohiak konpostatzea eta nekazaritzan aplikatzea, plastikoak birziklatzea). Horrek, ordea, ingurumen-ondorioak izango lituzke; izan ere, hiru euskal zementu-fabriketan errausteak, edo hiri-hondakinen bi erraustegietan edo zeramika-industrian batera errausteak, gas kutsagarrien emisio kaltegarriak eragingo ditu.

 

  • Twitter
  • Facebook