Ekologistak Martxan taldeak AMVISAko Administrazio Kontseiluari Alegria ibaiko faunaren gaineko eragina saihesteko premiazko neurriak hartzeko eskatu dio

Azken asteetan orkatzen kasu asko erreskatatu behar izan dituzte, kanalean harrapatuta geratu baitira.

Ekologistak Martxan taldeak AMVISAko Administrazio Kontseiluari Alegria ibaiko kanalak faunarengan duen eragina gutxitzeko neurriak lehenbailehen har ditzala eskatu dio. Neurriek hiru motatakoak izan behar dute: batetik, animaliak kanalera ez sartzeko edo ez erortzeko neurriak; bestetik, ihes-arrapalak, kanalean erortzen edo sartzen diren animaliei irteera errazteko; eta, azkenik, ubidea iragazkortzeko neurriak, hau da, animaliek zeharkatu ahal izateko pasabideak.

Arabako Foru Aldundiak Alegria ibaiko kanalak faunan duen eragina oso ondo ezagutzen du; izan ere, Aldundiko zaindariek animalien erreskatea kasu azkotan parte hartu dute. Horregatik, deigarria da Ingurumen Sailak azpiegituraren jabeari (AMVISA) eragin horiek gutxitzeko neurri egokiak har ditzala eskatzeko duen gelditasuna.

Bestalde, AMVISAko arduradunek nahiz eta arazoa eta irtenbide jakin, eta ez dute inolako jarduerarik egin faunaren gaineko eragina arintzeko. Kontuan izan behar da AMVISAren Administrazio Kontseilua Vitoria-Gasteizko Udaleko zinegotziek osatzen dutela, eta, beraz, pertsona horiei eta haien talde politikoei azpiegitura hidrauliko horrek faunan eta ingurumenean duen eragina minimizatzeko neurri egokiak lehenbailehen onartzeko eskatzen diegu .

Argomanizko auzotarrek adierazi digutenez, faunaren hilkortasuna oso handia da ubidean, eta horrexegatik Ekologistak Martxanek eskatzen diegu bai enpresa publiko jabeari bai Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailari Alegria ibaiko ubidearen inpaktua murrizteko neurri egokiak lehenbailehen hartzea, bestela AMVISA ingurumen-delituagatik salatuko baitugu.

Gasteiz, 2020ko martxoaren 27a.

 

  • Twitter
  • Facebook