Terrazei buruzko prentsa-adierazpena

Egungo egoera berezi honetan, tabernen errentagarritasuna bermatzeko terrazak handitzeko aukera eman dute udalek. Kasu gehienetan, espaloiak hartzeak ekarri du. Ondorioz, eztabaida sortu da.

Testuinguru horrek ezu zerikusirik koronabirusaren krisiaren aurreko egoerarekin. Hortaz, bi eztabaidagai mahaigaineratu nahiko genituzke:

1.Lehen, terrazak tabernak bere errentagarritasuna gehitzeko ziren. Gaur egun, ordea, oinarrizko diru-sarrera lortzeko modua da, taberna edo jatetxeko barrualdea murriztua baitago.

2.Ostalaritzak terrazen eremua espaloietan zehar handitzeko proposamena egin du, mahaien artean utzi behar duten lekua orekatzeko. Hori dela eta, hurrengo hau uste dugu:

a.Ezin izango litzateke baimen hori eman dagoeneko gainezka dauden guneetan, hala nola gure hirietako erdiguneetan eta alde zaharretan.

b.Aldi baterako emakida izan beharko litzateke, aterpe finkorik gabe, eta beste neurri batzuekin batera ere joan, esaterako, kaleak moztea oinezkoentzat egiteko edota ondoko aparkalekuak okupatzea.

c.Bi metroko distantziarekin mugitu behar garenez eta, horretarako, espaloiaren heren bat gehiago behar denez, mahai berriak ez lirateke espaloiaren gainean jarriko, baizik eta aparkalekuen gainean edo kaleei/errepideei irabazitako espazio berrien gainean.

d.Baimena emanez gero, aldi baterako izango litzateke, eta taberna osoan sartu ahal denean, baliogabetu egingo litzateke.

e.Ez litzateke baimenik emango trantsizioko kaleetan, hau da, leku batetik bestera mugitzeko balio diguten guneetan, hala nola, zubietan edo auzoetara sartzeko kaleetan.

Nolanahi ere, lizentzia gehiegi eman direla uste dugu eta, berandu baino lehen, horri buruz hausnarketa egin beharko dela. Mugikortasunari eta espazio kolektiboaren okupazioari dagokienez, egoera berri baterantz joan behar dugu. Eta horrek hiria birpentsatzera behartzen gaitu.

  • Twitter
  • Facebook