Gaubean mega-negutegi eraikitzeko asmoaren aurreko prentsa-adierazpena

Joan den ekainaren 19an hainbat elkarte bildu ginen, tartean Ekologistak Martxan Araba, Gaubeako Mega proiektuarekiko desadostasuna adierazteko.

Movimiento por la alimentación sostenible / Elikadura iraunkorraren aldeko mugimendutik
PRENTSA ADIERAZPENA

Nekazal ekoizpena eta elikagaien kontsumoarekin lotutako elkarteen talde bat gara, urte askoz nekazal eta elikadura modelo asangarriago baten alde lanean egon garenak, eta orain “Elikadura iraunkorraren aldeko mugimendua” lelopean gaudenak.
Kezkaturik gaude Cultivos Araba S.L. enpresak, Hispalus-en jabetzapean dagoenak, Tuesta-ko (Gaubea-ko Udala) industrialdearen alboan dauden landa lursailetan 20 hektareako negutegiak eta instalazioak egin nahi dituenaren berriarekin. Enpresa horren administratzaileak maiatzaren 24-ean Radio Euskadi-ri eginiko adierazpenetan
(https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/lur-bizia/audios/detalle/6429107/audio-audio-inversion-cultivo-hidroponico-tomates-valdegovia/?fbclid=IwAR3khITe9inALXZX5W5A_WncJjjx3t0IvAs3Ufw5BNm0QbIjHWrK5d6llZY ),
lehen fasean puntako teknologiako 5 hektareako negutegia egin nahi dute, Holanda eta Belgikakoen modukoa, non tomateen ekoizpen handia nahi duten izan. 10 miloi euroko inbertsioa eta 60 lanpostu aurreikusten dituzte. Eta tomate ekoizpena Eroskiren bitartez merkaturatuko da, etorkizunean Frantziara esportatzeko ideiarekin.
Gure iritziz, proiektu honen hasierak Gaubeako Udalerriarentzako eta Euskal Herri osoarentzako ingurumen, gizarte eta ekonomia arazoak ekarriko ditu, ondoko arrazoiengatik:

Ekosistemak suntsitzen ditu.
Era honelako negutegiek bere ingurumenaz isolatuz ekoizten ditu elikagaiak. Baina lurrak onura eta zerbitzu sistemiko ugari ematen dituen ondarea izanik ez luke prozesu ekonomikoengatik deuseztatua izan behar; ez dela hormigoiaz estaltzeko leku bat bezala ikusi behar. Gero eta nabariagoa da ekosistemak eta beren biodibertsitatea mantentzea garrantzitsua dela, COVID-19-a bezalako arriskuak murrizten bait dituzte. Natura zaindu behar dugu berak zaindu gaitzan. Babestu behar ditugun bizi- aseguruak dira ekosistemak.

Menpeko eta kaltebera den ekoizpen modeloa.
Era honetako instalazioen funtzionamenduak kanpoko goi teknologiako intsumoen erabilera behar du “Frankenstein tomateak” sortzeko. Menpekotasun honen ondorioz, proiektu mota hauen bideragarritasuna oso ahula da eta etorkizunean etorri daitzekeen aldaketekiko erresilentzia eskasa dute.

Kalitate gutxiko eta osasunarentzako arriskutsuak diren lanpostuak sortzen ditu
Nahiz eta proiektu honek 60 lanpostu berri sortuko direla esaten den, lanpostu hauen kalitatea kontutan hartu beharko genuke. Lanean egongo diren gehienek lan baldintza ezegonkorrak izango dituzte eta beren osasunarentzako arriskupean egongo dira, Andaluziako, Holandako eta Belgikako negutegietan gertazten den moduan. Gehiengoa atzerritar langile talde zaurgarriak izango dira.

Instituzioen aldetik lehentasunezko tratua duten negozioak dira, eta ez dira beti bideragarriak.
Era honetako makroproiektuak laguntza ematen dieten instituzioekiko oso menpekoak dira. Hauen partetik tratu berezia jasotzen dute arlo administratibo eta laguntza publiko aldetik, eta praktikan diruditena baino bideragarritasun txikiagoa izaten dute.Bertoko “iruzurrezko” elikagaiak dira.
Lantegi honetan ekoiztuko diren tomateak Eroskin “bertoko ekoizpen” bezala salduko dira, beraz, jada bertoko tomateak ekoizten dituztenekin lehiatuko dute. Hau “iruzur” bezala ulertu daiteke “bertoko” hitzak ekoizpenaren gertutasun fisikoaz aparte, inguru horretan lan egiteko erak eta kultura bait daramatza barnean. Kontsumitzaileek inguruan eta inguru horretan ohikoa den eran ekoiztutako tomateak erosi dituztela usteko dute, baina ez da egia izanen. Kontsumitzaileek azkenean ohartuko dira benetan erosten dutena “txapela daukan Frankenstein tomatea” dela eta desilusio horrek Eroskiri, eta bide batez Gaubeako proiektu berari, arazoak ekarriko dizkio.

Nekazal eragile ezberdinen gaitzespena sortu du.
Gure desadoztasunak aurretik nekazal inguruko hainbat eragile garrantzitsuek erakutsitakoarekin bat dator. Horien artean Enba-Gipuzkoa, Ehne Bizkai eta Ehne Gipuzkoa bezalako sindikatuak edo ekoizleen elkarteak daude, hala nola BIHOEL edo Gilbe, eta ondoko manifestuan azaltzen dute: “Por un sector hortícola vasco de carácter familiar” (https://enba.eus/actualidad/noticias/1438-manifiesto-por-un- sector-horticola-vasco-de-caracter-familiar ).

Hainbat txosten tekniko eta gizartearen adierazpenek eskatzen duten nekazaritza modeloaren aurkadoa.
Poriektu honek, gero eta kritika gehiago jasotzen dituen nekazaritza modeloan sakontzea suposatzen du. Europa mailan eta gure inguruan bertan sortukako txosten eta dokumentuen aurka doan ekimena da,
adibide bezala:
-”COVID-19 eta elikadura sistemen krisia: sintomak, zergatiak eta izan litezkeen konponbideak”. IPES-Food Elikadura Sistema Jasangarrien inguruko Adituen Nazioarteko Taldearen adierazpena (2020-koapirila) http://www.ipes-food.org/_img/upload/files/COVID19_CommuniqueES%281%29.pdf , non orain arteko nekazaritza industriala beste modelo erresilienteago batetarako trantsizioa proposatzen den.
-”13/2020-eko Txosten Berezia: nekazal biodibertsitatea: NPE-ak eginiko ekarpenek ez dute beherakada gelditu” Europako Kontu Auzitegia (2020-ko ekainak 5) www.eca.europa.eu/es/Pages/DocItem.aspx?did=53892 non sumatzen den biodibertsitate galeraren larritasunaz ohartarazten den, eta nekazaritza intentsiboa galera horren arrazoi handienetarikoa dela dioten.
– #SOSCAMPESINADO Kanpaina
(https://www.soberaniaalimentaria.info/otros-documentos/luchas/723-carta-mapa ) non estatu mailako 600 erakundetik gora agroekologian oinarritutako modeloa bultzatzen duten.
– “COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde” (https://euskalherriapostcovid19.eus/)
unibertsitateko komunitateak bultzaturiko manifestua.

Guzti horrengatik Gaubeako Udaletxeari honakoa eskatu diogu:
– proiektua berehala gelditzea eta
– prosezu partehartzaile bat martxan jartzea, gure instituzioek dioten gobernantza modeloarekin bat datorrena, Gaubeako udalerria era egokian nola garatu lantzeko, bai ingurumen aldetik, baita ekonomikoki zein sozialki ere.
Sinatzen dute: Movimiento por la alimentación sostenible /Elikadura iraunkorraren aldeko
mugimendutik (BioAlai, Bionekazaritza, ASSE, EhkoleKtiboa, Ekoizpen Orduña, Ekologistak Martxan Araba, Feria agroecológica en el Campus de Alava, Hazien Sarea)
Sustatzen dute: Mercado de productores de Añana-Valdegovía, Etxalde….
Kontaktu pertsona: José Ramón Mauleón, tfnoa: 645 704 572

  • Twitter
  • Facebook