Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekua eta Santa Klara uharteko obrak, Euskadiko aurtengo Bandera Beltzak

  • Plentziako pantalana eta Pasai Donibanek saneamendua ez edukitzeagatik ere saritu dituzte

  • Ecologistas en Accion taldeak 15 urte ospatzen ditu Bandera Beltzak 2020′ txostenarekin, zein kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik bandera beltzak ematen dizkie itsasertzeko probintzia bakoitzari, baita Ceuta eta Melillari ere

Aurtengo Bizkaiko Bandera Beltzek Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekua handitzeko proiektuarigaur egun geldituaeta Plentziako pantalanariatzeratutaegokitu zaie. Gipuzkoan, berriz, Pasai Donibanek saneamendua ez edukitzeari eta Donostiako Santa Klara uhartea erakarpen turistiko bihurtzeko asmoari eman zaie. Kutsaduraeta ingurumen-kudeaketa txarrakategorien pean, Ekologistak Martxan taldeak urtero banatzen dituen sariakdira Bandera Beltzak.

‘Tronu jokoa’ telesail ospetsuan agertu ondoren, Gaztelugatxeko Doniene turismo gune bihurtu zen. Bisitari kopurua 10 aldiz biderkatu zen uhartea Rocadragonen eraldatu zutenean. Hori dela eta, inguruko herriek eta elkarte ekologistak zalantzan jarri zuten aparkaleku bat handitzeko proiektua egin zuen Eusko Jaurlaritzak.

200 pantalan inguru jartzea ahalbidetzen duen dragatze bati aurre egin beharko dio Bizkaiko kostaldeko itsasadarrak. Horrek 15.000 metro koadroko azalera kenduko dio estuarioari eta 10.000 portuari, hau da, lan honek Plentziako itsasadarraren ekosisteman eragin argiak izango lituzke.

Donostian, Santa Klara uhartea babes bereziko eremu zorrotza da, biodibertsitate handiko lekua delako; izan ere, arriskuan dauden espezieak ere badaude. Halere, bere erakargarritasun turistikoa areagotu nahi duen eskultura egiten ari dira. Horrek bisita-kopurua handitzea ekarriko luke, eta aldi berean, ingurumenean eragin handia.

Horrez gain, Ekologistak Martxan taldeak salatu du Pasai Donibanen ez dagoela bilketa eta tratamendu prozesurik, eta, ondorioz, saneamendu osoa badian zuzen sartzen dela.

Bestalde, aurten Bandera Beltza txostenak 15 urte betetzen ditu. Hori dela eta, Ekologistak Martxan taldeak azken sei urteotako egoera aztertzen duen txosten gehigarri bat egin du. Tarte horretan zehar 284 bandera beltz eman dira.

2018an eta 2019an gertatu zen bezala, Espainiako itsasertzaren arazorik handiena (txosten honetan jasotakoa) ur-isurketei eta horien arazketa txarrari buruzkoa da. Azken sei urteotan, isurketen eta arazketaren gaineko salaketa gehien 2020an jaso dira. Nabarmen azpimarragarria da, eta horrek pentsarazten digu ea EBk 2018an lehenengo zigorra jarri zuenetik behar diren neurriak hartzen ari diren ala ez gabezia larri hori konpontzeko.

Euskadi

Kutsadura

Plentziako pantalana handitzea.

Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeari, Plentziako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari ematen diegu kutsaduragatiko bandera beltza Plentziako pantalana handitzeko proiektuagatik. Hori burutzeko egin behar diren obrek eta ondoren izango duen erabilera dagoeneko oso gizatiartua dagoen Plentziako itsasadarraren ekosisteman eragin handia izango lukete. Bestalde, proiektuak egiturazko gabezia asko ditu, eta, izan ere, SOS Itsasadarra plataforman elkartutako herritarrek eta tokiko eta eskualdeko taldeek ez daude batere ados. Eusko Jaurlaritzak itsasoan nahiz lehorrean, kostaldeko aparkalekuak eta kirol-portuak zabalduz, egindako bide garatzailean kokatzen da guztia hau.

Udalak aukeratutako proiektuak pasealekuan zehar itsasadarraren dragatzea dakar, ondoren dikea egonkortuko litzateke 200 pantalan inguru jarri ahal izateko. Horrek itsasadarraren 15.000 metro koadroko azalera hartuko luke, baita portuaren 10.000 ere..

Horregatik guztiagatik, ez da harritzekoa Eusko Jaurlaritzak atzeratu izanan, oposizioko talde guztiak azterketa adostuago bat egiteko geldiaraztea eskatu ondoren.

Ingurumen-kudeaketa txarra

Gaztelugatxeko Donieneko biotopoko aparkalekuko handitzea.

Kudeaketa txarreko Bandera Beltza ematen diogu Bizkaiko Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzari, Bermeoko Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekua handitzeko proiektuagatik, ikuspegi laburreko publizitate-kanpaina baten barruan dagoelako. Rocadragon bezala Tronuen Jokoa telesailean agertu ondoren, Bizkaiko kostaldeko paisaia idiliko horrek gehiegizko gorakada izan du. Horrez gain, kostaldeko beste proiektu batzuetan gertatu den bezala, auzotarren babesarik gabe aurkitu denez bertan behera uztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, Bandera Beltza mantentzea erabaki dugu, salaketa gisa.

Aurreko urteetan ikusitako bisitari-ilara lotsagarriak berriro ere ez gertatzeko neurriak hartu diren arren (2017ko uztailean 70.000 pertsonek bisitatu zuten kapera; 2019an, ordea, 728.000 lagunek), bisitariak mugatuz; ez gaude ados San Joan biotopo babestuaren barruan aparkalekua handitzearekin, Hegaztiak Berreskuratzeko Eremu Berezia ere bada-eta. Aparkaleku proiektuak 1.600 metro koadroko azalera izango luke, 5500 metro zabaleko bide batekin.

Bandera hori, zein Plentziako pantalana handitzearena, hedapena sustatzen duen politika labur eta ekonomizistaren testuinguruan kokatzen dira. Duela hogeita hamar urtetik hona, EAJk politika hori garatu du, eta horren barruan, hain zuzen ere, kokatzen dira Bilboko Portuko handitzea (Bandera Beltzen 2018ko txostenean salatu zen) edota Getxoko Supergurutzadentzako kaia eraikitzea (2019ko Bandera Beltzen txostena).

Kutsadura

Pasai Donibaneko saneamendua, ez dago eta ez zaio ezta itxaroten ere.

Pasai Donibaneko saneamenduaren arazoa Gipuzkoako eskualde askotan gertatzen den atzerapen larriaren barruan kokatzen da. Kasu honetan, herriaren zati baten eta bere inguruaren saneamendua Pasaiako badiara doa zuzenean, inolako bilketa eta tratamendu prozesurik gabe. Eta hori guztia, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Uraren (URAren) Euskal Agentziako agintari eskudunek, Pasaiako Udala ahaztu gabe, behin eta berriz agindu duten egoera konpontzeko neurriak hartuko dituztela duela 10 urte baino gehiagotik. Promesa horiek guztiak ez dira bete.

URA agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiari egoera hori ahalik eta lasterren lehengoratzeko neurriak har ditzatela eskatu nahi dio Ekologistak Martxan taldeak, bai Pasai Donibanen bai lurraldeko gainerako eremuetan ere, saneamendu-azpiegiturarik ez dutelako edo berritu eta hobetu behar direlako. Kasu honetan aipatzekoa da Mijoako errekaren egoera, kutsatutako urak Saturrarango hondartzara isurtzen dituen puntu beltz bat izaten jarraitzen baitu; izan ere, Bandera Beltza jaso zuen.

Ingurumen-kudeaketa txarra

Santa Klara uhartea: biodibertsitate puntu berotik turismoa erakartzera.

Donostiako Kontxako badiaren erdian biodibertsitate puntu bero bat dago: Santa Klara uhartea. Hiriaren erdian egon arren, bere ezaugarri natural gehienak mantendu dituen enklabea da. Horregatik, Euskadiko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren arabera, babes bereziko eremua da. Bere orografia malkartsuak ez du erabilera intentsiborik ahalbidetu udako hilabeteetatik kanpo. Uhartea biodibertsitate-gune gisa mantendu da, batez ere hegazti-faunarentzat, Gipuzkoako kostaldean. Horrela, EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan agertzen diren zenbait espezie deskribatu dira.

Dena den, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko agintari politikoek erabaki zuten uhartearen goialdean dagoen itsasargiaren eraikina hiriari erakarpen turistiko berri bat erantsiko zion obra eskultoriko bat kokatzeko leku egokia zela. Eraikina egokitzeko lanak duela hilabete batzuk hasi ziren, nahiz eta ingurumen- eta gizarte-taldeek jendaurrean salatu turismoa erakartzeko elementu berri hori. Aukeratutako kokalekuaren egokitasunari buruzko zalantzak ere adierazi genituen, baita aldez aurretik ingurumen-inpaktuaren azterketarik ez izatea. Gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak berak gaur egun gauzatu beharko ez litzatekeenaren adibide negatibotzat jo zuen jarduera hori.

Hortaz, obrak gelditzea eta eskultura-obrarako kokapen berri bat aztertzea eskatu du, berriz ere, Ekologistak Martxan taldeak. Ez da sinesgarria milioika euro kostua izango duen obra bati errentagarritasuna atera nahi ez izatea, eta hori turismotik bakarrik etor daiteke. Baina horrek uhartearen ingurura egiten diren bisiten kopurua biderkatuko luke, eta, ondorioz, arriskuan jarriko lituzke bertan bizi diren espezieak eta uhartearen ekosistema hauskorra.

Gainera:

– Estatu mailan ‘Bandera beltzak 2020’ txosten osoa:  https://ecologistasenaccion.org/16163
– Estatu mailan ‘Bandera beltzak azterketa historikoa’ txostena: https://ecologistasenaccion.org/147020
  • Twitter
  • Facebook