Hondakinei buruzko politika berri baten alde Zero Zabor Bizkaia y Zaldibar Argitu plataformek proposatutako konpromisuekin bat etorri dira EHBildu, Elkarrekin Podemos–Ezker Anitza y Equo Berdeak alderdiak

  • EAJk, PSOEk eta PPk ez dizkiete erantzunik eman elkarte biek helarazi zizkieten proposamenei.

  • Zaldibarko hondamendiaren erantzukizuna argitzea, euskal zabortegiak ikuskatzea eta haien kudeaketa eta kontrol publikoa bere gain hartzea, baita errausketa edota isurketaren ordez, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklapenean aurrera egiten duen Hondakinen Lege berri bat ere lantzea, besteak beste, eskatzen zuen bidalitako testuak.

Zero Zabor Bizkaia eta Zaldibar Argitu plataformek konpromisu batzuk helarazi zizkieten uztailaren 12an burutuko diren hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei. Gaur agintean dauden alderdiek (EAJk eta PSEk), baita PPk ere, entzungor egin diote deiari. EHBildu, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza eta Equo Berdeak alderdiek, berriz, adostasuna eman diete proposamenei.

Ekainaren 23an ezagutzera eman zen testuak hondakinak kudeatzeko egungo politika aldatzeko beharrezkoak diren oinarrizko eskakizunak jasotzen zituen. Alderdi politikoen jarrera ezagutzea zen abiapuntu horren helburua.

Mugimendu sozial eta ekologistak urteak eman dituzte hondakinen kudeaketaren norabide aldaketa eskatzen. Gainera, Zaldibarko zabortegia erori egin zen eta horrek ondorio tragikoak ekarri zituen. Azkenik, Zero Zabor Bizkaia eta Zaldibar Argitu plataformek deia egin zuten duela 15 egun. Hala eta guztiz ere, euskal erakundeetan agintean dauden alderdiek ez dute Euskadiko hondakinen kudeaketaren politikaren norabidea aldatzeko asmorik, salatu du Zero Zabo Bizkaiak.

Jasotako isiltasuna eta konpromiso falta sentitzen dugu, ezin baita normaltasun berriazhitz egin, edota larrialdi klimatikoarekin eta horrek dakartzan neurriekin ados egon, ez bada Zaldibarko zabortegiko luiziaren erantzukizunak argitzeko beharra eta EAEko zabortegi guztien ikuskapen publikoa onartzen, adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek. Zabortegi horien kudeaketa eta kontrola publikoa izan behar dela ere aipatzen zuen testuak. Horrez gain, isurketa edota errausketa baztertu egiten zuen eta, horien ordez, murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko irizpideak izango litzatekeen Hondakinen Lege berri bat proposatzen zuen.

“Proposatzen duguna oinarrizko neurriak dira; halere, erantzunik gabe jarraitzen dugu, azpimarratu du Zero Zabor Bizkaia plataformak. Horretaz aparte, ezin direla hizkera goratua duten hauteskunde-promesengan, ezta edukiz hustutako mezuengan ere fidatuonartu dute. Eginak behar ditugu, esaterako, dei honi erantzun bat ematea.

  • Twitter
  • Facebook