Ekologismo sozialak behar zaitu……. arnasa hartu ahal izateko

BEHAR ZAITUZTEGU!
Gure oinarriek eta aktibismo sozial publikoak argi eta garbi erakusten duten bezala, alderdi politiko zein erakunde publiko eta pribatuengandik elkarte anitza eta independentea da Ekologistak Martxan taldea.

Independentzia horrek autosufizientzia ekonomiko handia eskatzen du; halere, sortu ginenetik bermatu egin dugu. Gure bazkide eta lagunen sarea, baita aktibisten borondatezko lana ezinbestekoak dira autosufizientzia ekonomikoa eta independentzia soziala lortzeko.

Bizizaleak Konpartsaren bidez jai herrikoietan (Bilbon eta Barakaldon, besteak beste), zein beste
jarduera sozial publiko batzuetan parte hartzea gure finantzaketaren oinarrietako bat izan da luzaro. Halere, Covid-19k eragindako krisiak finantza iturri horiek bertan behera utzi ditu aurten.

Gainera, erakunde askok murriztu egin dituzte edo egingo dituzte elkarteentzako diru-laguntzak.
Horrek gure kanpaina eta jarduera batzuen finantzaketaren zati bat ere bazekarren. Krisi ekonomiko pertsonal edota familiarrak ere gure jendearengan eragingo du neurri batean. Laburbilduz, krisi ekonomiko larrian gaude, eta horrek, hein handi batean, arriskuan jartzen du gure finantzaketa, eta, ondorioz, gure jarduera.

Gaur ekologismo soziala eta parte-hartze publikoa inoiz baino beharrezkoagoak eta
premiazkoagoak dira. Gaur egungo eta etorkizuneko krisiek (klimak, osasunak, justizia sozialak eta ingurumenak) aldaketa sozial eta pertsonal garrantzitsuak eskatuko dituzte, eta hor, ekologismo sozialaren presentzia, jarduera eta proposamenak derrigorrezkoak izango dira. Horiek eusteko, zure laguntza eta lankidetza ezinbesteko da guretzat.

‘COVID 19, ekologismo sozialak behar zaitu arnasa hartu ahal izateko’
kanpaina abian jartzen dugu

Ekologistak Martxan taldeari lagungu nahi badiozu, 2 aukera dituzu:
1) Bazkidea egin: https://www.ekologistakmartxan.org/participa/asociate/

2) Dirua emaiguzu krisialdi honi aurre egiteko:

Banku-kontua: ES34 3035 0097 8109 7003 7257 (Laboral Kutxa)
Ekologistak Martxan Bizkaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean as/B/08831/2000 zenbakiarekin inskribatuta, urtarrilaren 8ko 1/2019 Dekretuaren arabera (2019ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) onura publikoko erakunde gisa aitortutako elkartea da, bere jardueren bidez interes orokorra sustatzen laguntzen baitu. Hori dela eta, jasotzen dituen ekarpen ekonomikoak, hala nola bazkideen kuotak edo dohaintzak, legeak ezartzen dituen desgrabazioen mende daude.

Dei publikoa egiten diegu bazkide, lagun eta mota guztietako laguntzaileei, batez ere, beren
gizarte-, lan- edota ekonomia-egoeragatik krisiaren ondorio zuzenik izan ez dutenei edota ahalegin osagarria egiteko moduan daudenei.

Mila esker zuen laguntzagatik.

  • Twitter
  • Facebook