Bide-sistemaren %13ri bakarrik eragiten dion prozesu geldiezina


Hiri guztietan ematen ari den joera bat dago: 30 kilometro orduko abiadura ezartzea, kale guztietan edo batzuetan bakarrik. Horrela gertatu da Pontevedran, Oviedon, Bilbon, Burgosen, Iruñan, Bartzelonan, Sorian, Zaragozan, Palman, Salamancan, Madrilen, Cuencan, Valentzian, Kordoban, Sevillan, Cadizen, Malagan, Murtzia, eta Las Palmasen.

Europako beste hiri batzuek ere 30 km/o-ko gehieneko abiadura hartu dute euren hiriguneetan: Dublin, Londres, Paris, Lyon, Milan, Erroma, Brusela, Viena, Berlin, Kopenhage, Stockholm, Helsinki eta Looz, besteak beste.

Pontevedran, esaterako, beste neurri batzuek hartzeaz gain, abiadura mugatzeak istripu-kopurua murrizten lagundu dute. Gainera, udalerri hau ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioaren arteko bizikidetza eredu bihurtu da. Izan ere, hirigune osoan 30 km/h-ko abiadura ezarri du, baita oinezkoei lehentasuna ematen dien 20 km/h-ko muga ere eremu batzuetan; hiri osoan hesiak erabat kendu ditu eta hirian araututako aparkalekua kendu zuen horren ordez, 15 minutuko denbora laburreko doako aparkalekua edota kanpoaldean doako aparkaleku iraunkor handiak egin ziren–. Azken 20 urtetan, eta neurri horiek ondoren, Pontevedrak %78 murriztu du auto-ilaretan galdutako denbora, eta %35 hobetu du arintasuna.

Bestalde, 300.000 biztanle baino gehiago dituen hiria da Bilbao eta bere hiri-bide guztietan 30 km/h-ko abiadura ezartzen duen lehena. Muga hori duela 16 hilabete ezarri zen, eta emaitza nabarmenak lortu dira. Ondorioz:

1.- Araudi berriak bide-sistemaren %13ri bakarrik eragiten dio
Egungo ildoaren aurretik, Bilbok dituen 477 kilometro-bideen %87ak 30 kilometro orduko abiadura zuen jada. Beraz, araudi ‘berriak’ sarearen %13ri soilik eragiten dio, hau da, 50 km/h-tik 30 km/h-ra igaro denari, eta hori 48 kilometro guztira baino ez da.

Lehen araudi horren aurretik, hiriko batez besteko abiadura 30 km/h baino txikiagoa zen, 29,6 km/o, hain zuzen ere. Ezarri ondoren, abiadura %5 murriztu da, 28,2 km/h-ra.

2.- Ezbehar-kopurua
Bilboko joan-etorri gehienak, hots, %61, oinez egiten dira. Biztanleriaren %10 bakarrik mugitzen da autoz. Osasunaren Mundu Erakundearen (OMEren) arabera, 50 km/h-ko abiaduran harrapatuz gero, hilgarria izateko arriskua 30 km/h-koa izan baino zortzi aldiz handiagoa da.

Bilbori erreparatzen badiogu, 30 km/o-ko kale-politika garatzen hasi zirenetik, duela 16 hilabete, biktimak izan zituzten istripuak %10 murriztu ziren. Iazko bigarren erdian 356 istripu gertatu ziren; 2017ko epe berean, berriz, 397.

3.- Berotegi-efektuko gasen isurketak
30 kilometro orduko abiadurak klima-aldaketa murrizten laguntzen du, abiadura txikiagoak karbono dioxido gutxiago isurtzen duelako, hori ibilgailuek bideetatik igarotzean altxatzen dituzten partikula esekien murrizketarekin lotuta baitago. Gainera, abiadura txikiagoak energia aurrezten du, erregai-kontsumoa murriztu eta gidatzeko ohiturak aldatzen baititu.

Mugaketa hori ezarri zenetik, Bilbon ez da 2016an eta 2017an emandako berotegi-efektuko gasen gailurrik, balio gomendagarrien gainetik, berriro gertatu.

4.- Kutsadura akustikoa murriztea
2017ko zarata-maparen arabera, trafikoa zen zarataren arrazoi nagusia. Behin 30 km/h-ko kaleen araudia ezarrita, kutsadura akustikoa 3 dezibeliotan murriztu da.

5.- Bizikletaren segurtasuna eta erabilera handitzea
Kaleetatik igarotzen diren oinezkoen kopurua nabarmen handitzen dela egiaztatu da, baita 30ko guneetan bizikletaren erabilera %15-%20 handitu ere. Motordun ibilgailuen erabilera, berriz, murriztu egiten da, eta hori, Europako politiken helburuetako bat da.

30 km/o-ko abidurak leku eta segurtasun handiagoa eman die bizikletei. Horrez gain, udal-alokairuaren zerbitzua hobetu egin da eta lagundutako pedalak duten bizikletak ere jarri dira. Ondorioz, bizikleten erabilera areagotu da eta 50.000 pertsonak erabiltzen dute dagoeneko bizikleta Bilbon astero.

6. Garraio publikoa
Garraio publikoaren, Bilbobus autobusen, batez besteko abiadura 11 kilometro orduko da (PMUS). Zergatiak horretarako bakarrik diren bideetan sartzen diren autoak eta etengabeko ilarak dira. Paradoxikoki, abiadura 30 km/h-ra murrizteak trafikoaren arintasuna hobetzen du, autoak abiadura uniformeagoetan ibiltzen baitira.

Hiri osoan 30 km/o-ko abiadura ezartzeak ekarri duen eztabaida bide-sistemaren %13ri soilik eragiten dion aldaketa batera mugatzen da, bereziki hiriko sarrera-irteeretan. Bide guztiak 30 km/h-ra daude aspalditik, eta argi ikusten den bezala, abantaila handiak ditu. Zergatik planteatu orain eztabaida hau? Nori egiten dio mesede?

  • Twitter
  • Facebook