Ecologistas en Accion erakundeak eta kaltetutako plataformek lindanoaren arazoari irtenbideak emateko eskatu dute Europan

Aragoi, Euskadi eta Galiziako erakunde ekologistak eta kaltetutako kolektiboek agerraldia egin dute gaur goizean Eskaeren Batzordean

Europako Batzordearekiko eztabaida online izan da, eta, amaieran, parte hartzaileek prentsaurrekoa eman dute bideokonferentzia baten bidez

Hexakloroziklohexanoa (HCH), komertzialki lindano bezala ezagutzen dena, substantzia organokloratu bat da, nekazaritza- eta osasun-pestizida gisa erabiltzen dena. Lindanoak duen toxikotasuna dela eta, Europako Batzordeak (EBk) 2008an debekatu zuen. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiengan minbizia sortzen duela uste du. Gainera, toxiko iraunkorra (biodegradazio motelekoa) da, baita oso lurrunkorra eta biometatzailea (elikadura-kateetan pilatzen baita) ere. Arnastean, larruazalaren bidez (ukitzean) edota irentsiz (ura edo kutsatutako elikagaik hartzean) sartzen da gure gorputzetan. Gutxi balitz, nerbio-sistemari eragingo lioke, baina esposizioa luzea edo behin eta berriro emango balitz, odolean eta organoetan eragina izango luke eta alterazio hormonalak eta ugalketakoak eragin litzake.

Espainiako estatuan dagoeneko fabrikatu ez arren, ingurumenean, lurzoruetan eta ibaietan dago oraindik, pestizida gisa erabiltzen delako eta bere fabrikazioaren hondakinen kontrolik gabeko isurketek kutsatu dituzten lurzoruak existitzen direlako. Galizia (O Porriño), Aragoi (Sabiñanigo) eta Euskal Herria (Bilbao Mteropolitarra) eta Catalunya, besteak beste, nabarmentzen dira. Halere, HCD-lindanoa gure mugetatik harago doa, Europar Batasuneko beste 13 herrialderi eragiten baitie; hala nola, Alemania, Eslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania, besteak beste. Hortaz, Europaren arazoa da, ondorioz, Europaren jarduera bateratua eta koordinatua eskatzen du.

Urteak igaro dira debekatu zenetik, eta halere, lindanoa aurkitu da Espainiako Estatuko arro hidrografiko gehienetan eta ibai handietan, baita erkidegoen artekoak (Espainia eta Portugal) direnak. Erakunde ekologistak erralitate horren berri eman zuen orain dela gutxi egindako ‘Lindano, ondare toxiko baten gaurko egoera‘ txostenean.

Ecologistas en Accion erakundeak, Aragoiko, Euskal Herriko eta Galiziako hainbat kolektiborekin batera, Europako Parlamentura jo dute gaur, Eskaeren Batzordearen bitartez, ingurumen eta osasun publikoko arazo horri irtenbidea eskatzeko. Europako erakundera zuzentzen diren laugarren aldia da. Gaurko agerraldian honako eskaerak mahaigaineratu dituzte: prozedura irekita mantentzea, komisarioek bisita bat programa ditzaten eta “Batzordearen eta Estatuen jarduera kontrolatzea indarreko legeria zorrotz betetzen dutela ziurtatzeko”. Halaber, Deskontaminazio Plan Integral bati ekiteko funtsak eskatu dituzte.

Banan-banan, lurralde bakoitzak euren arazoen xehetasunak aipatu ditu. Horrela, Barakaldoko Oiola urtegia azpimarratu du Carlos Alonsok “giza kontsumorako uraren paradoxaren” paradigma gisa, hau da, giza kontsumorako urei buruzko Europako eta Espainiako araudiak HCH-lindano balioak gainazaleko uren ingurumen-kalitaterako ezarritakoak baino 2,5 aldiz handiagoak izatea. Dike horrek giza kontsumorako ura biltzen du, aspalditik HCH-lindano dakarrela jakin arren. Izan ere, dagoeneko edangarri bihurtutako, eta, ondorioz, biztanleek kontsumitutako uran substantzia toxiko hori detektatu zen. Badaezpada, 2014tik urtegia edateko uraren horniduratik deskonektatuta dago. Hala ere, lindanoak hor jarraitzen du. Baita kutsatutako lurzoruen inguruko zuhaitzen zurean ere.

Adolfo Barrenak Aragoiko talde kaltetuen salaketa eraman du Europako Parlamentura eta Sabiñanigoko egoera larria gogorarazi du. Bertan 150.000 tona hondakin baino gehiago daude. Kopuru horrek “munduko larrienen artean” kokatzen du herria. Gainera, kutsadura zuzenean doae Gallego ibaira, hots, Ebro ibaiaren ibaiadar nagusietako batera, eta honek Mediterraneo itsasoaren deltara heldu arte toxikoen banatzaile gisa jarduten du. Beraz, 485.000 hektareako azalerari, hogei herri baino gehiagori eta 55.000 biztanle baino gehiagori eragiten dio.

Bestalde, Pedro Ocampok Galiziako P Porriño herria nabarmendu du, ‘lindanoaren parkea’ baitago hor. Bertan, lursailetan hondakinak egon arren, etxebizitzak, ikastetxeak eta hainbat ikastetxe publiko eraiki ziren. Substantzia toxiko hau Louroa kutsatzen duten akuiferoetan ere agertzen da, eta eure urek Miñora isurtzen dute, hau da, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den ibaiara, Espainia eta Portugalen arteko muga naturala denara.

Horregatik guztiagatik, erakunde ekologistak eta Aragoi, Euskadi eta Galiziako kaltetutako plataformek Europar Batasuneko eta Espainiako Estatuko agintariei hurrengo pausuak egitera premiatzea eskatu diote Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeari:

– Inplikatutako autonomia- eta toki-agintariek adierazitako gertakariei dagokienez ingurumena eta osasun publikoa babesteko Europako araudia osorik betetzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea

– HCH-lindano hondakinen bilaketa handitzea, batez ere, ibilguetatik eta ur-masetatik hurbil dauden eremuetan, hor aurkitu baitira substantzia toxiko horren kantitate handienak

– Gehien kaltetutako eremuei dagokienez, arreta-neurri bereziak ezartze; hala nolakutsatutako eremuetan artzaintza debekatzea; eragindako uretan bainatzeko, urez hornitzeko eta beste erabilera batzuetarako mugak ezartzea; zuhaitz-mozketen kudeaketa egokia ezartzea; fosgenoa sor daitekeen suteak itzaltzeko protokoloak ezartzea…

– Giza kontsumorako uraren legedia aldatzea, edateko uretarako zein gainazaleko uretarako ingurumen-kalitateko araudietan onartzen den HCH-lindano-presentziaren mugak parekatzea

Azkenik, Europa, Estatu eta autonomia-erkidegoen arteko ekintza koordinatua egin ditzaten eskatu dute, egoera horiek konpontzeko, baita lurzoruak eta urak deskontaminatzeko ezagutzak eta jarduerak ere partekatzeko. Horretarako, Ekintza instituzional eta sozialerako Mahai edo Plataforma bat sortzea proposatu dute, tartean dauden agintari publikoen (Europakoak, Estatukoak, autonomikoak eta tokikoak), gizarte zibileko erakundeen, elkarte ekologisten eta ingurumenekoen, kaltetuen plataformen, baita esparru tekniko-zientifikoko ordezkarien ere parte-hartzea bermatuko luke. Azkenik, ekintza plan integral bati ekiteko beharrezkoak diren funts ekonomikoak (Europakoak, Estatukoak eta erkidegokoak) ere eskatu dituzte.

  • Twitter
  • Facebook