BIZIZALEAK KONPARTSA EKOLOGISTA

EZAUGARRIAK

Hasieran sortu ziren konpartsetako bat gara, jai guneari nota berdea jartzen diona ekologismo sozialaren bidez, gizartea ingurumen arazoei buruz kontzientziatzen dugun bitartean.

Hasieratik jai eredu herrikoi, parte-hartzaile eta jasangarriaren alde apostu egiten dugu.

Aste Nagusian Bilboko Arenalean gaude, Triangune esparrua osatuz; honen barruan Sin kuartel txozna dago (21 zbk. irudian), Mekauen (15 zbk.) eta Bizizaleak (5 zbk.).

Eguerdiko txibierroak eta gaueko mojitoak Bizizaleak konpartsako klasikoak dira.

Bilboko Konpartsen ekintza guztietan aktiboki parte hartzen dugu, gure filosofia aldarrikatuz.

Jaietan ere, ekologismoaren alde!

 

HISTORIA

Bizizaleak Konpartsa Ekologista 1978. urtean sortu zen Aste Nagusiaren hasierarekin batera, Alde Zaharreko batzorde antinuklearren bitartez. Ordutik aurrera, festaren bitartez ekologismoari buruzko kontzientziazioa egiten saiatu gara eta ekimen ekologistak bultzatzen ditugu jai esparruan, esate baterako, edalontzi berrerabilgarrien sustatzea.

JANZKERA

Kamiseta zuria Mari Jaiaren logotipoarekin, peto berdea eta txanoa.