Calendar

Jan
26
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Bolintxu bizirik! @ Plaza Arriaga, Bilbao
Jan 26 @ 18:00 – 20:30

Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur izeneko autobia handitu nahi du. Haunditze horrek, Bilboko udalerriko naturgunerik baliotsuena, Bolintxu harana, suntsituko du.

Horregatik, Bolintxuaren kontserbazioa eskatzeko, manifestazioa antolatuko dugu, lanak hasi baino lehen.

Manifestazioa Urtarrilaren 26an, larunbata, izango da eta  Bilboko Arriaga Plazatik aterako da iluntzeko 18:00etan

Antolatzailea: SUPERSUR HANDITZEARI EZ PLATAFORMA

 

Nov
21
Thu
Hitzaldia (Bilbo): Pagasarri y Bolintxu: situación ambiental y problemática ambiental
Nov 21 @ 19:15 – 21:15

Azaroaren 21ean, 19:15etan, Ekoetxean (Pelota K. 5, behea, Bilbo)

Hizlariak: Ampliación Supersur Ez! Plataformaren kideak.

Gaur egungo Pagasarri eta Bolintxuren egoera latza azaltzeko hitzaldi hau antolatu dugu, batez ere Supersur luzapenaren lanen ondorioz.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Nov
30
Sat
Bolintxutik ibilbide ekologikoa (Bilbo)
Nov 30 @ 9:30 – 14:30

Irteera honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zirkularra, Metro Abando (Geltokiaren irteera).

Bidaia Bilbobusean Buiara arte

14:30 Itzulia: Abusu

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Info eta izen ematea: azaroak 29, ostirala, 12:00ak arte.

Ekoetxea: 944790119 / Oskar: 675703080

bizkaia@ekologistakmartxan.org

Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

Feb
9
Sun
Vitoria – Gasteiz: Arabako azken otsoaren aldeko konzentrazioa
Feb 9 @ 12:30 – 14:00
Feb
13
Thu
Hitzaldia (Irala): Bolintxu bizirik! @ Hegoetxea
Feb 13 @ 19:30 – 21:30

Bolintxu bizirik!

Feb
26
Wed
Hitzaldia (Bilbo): Bolintxu bizirik! Supersur gelditu! @ Iglesia San Antonio de Padua
Feb 26 @ 20:00 – 21:00

Gaur egungo  Bolintxuren egoera latza azaltzeko hitzaldi hau antolatu dugu, batez ere Supersur luzapenaren lanen ondorioz.

Feb
28
Fri
Bilbo: Bolintxu defendatzeko manifestazioa iragartzeko bizikleta karabana @ Ekoetxea
Feb 28 @ 18:45 – 21:00

Gaur, otsailak 28, ostirala, Ekoetxean elkartuko gara Bilboko kaleetan zehar bizikletan ateratzeko, larunbateko Bolintxu defendatzeko manifestazioa iragartzeko.

Horregatik eskatu eta animatzen ditugu karabana informatibo honekin bat egiten duten pertsona guztiak.

Hitzaldia (Astrabudua): restauración de ríos y humedales @ Josu Murueta Kultur Etxea (areto urdina)
Feb 28 @ 19:00 – 21:00

Otsailaren 28an, ostiralean, 19:00etan, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxeko areto urdinean, “restauración de ríos y humedales” hitzaldia eskeiniko da, Arturo Elosegiren eskutik. Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia katedraduna da eta gaur egun, biodibertsitatean, funtzionamenduan eta ekosistemen kudeaketan unibertsitate-masterra ematen du.

Gure inguruko ibai eta hezeguneak berreskuratzeko egin dezakegula azalduko du, eta horiek oso garrantzitsuak direla klima aldaketa arintzeko eta, horrela, bertako biodibertsitatea berreskuratu ahal izateko.

Hezegunea galtzea biodibertsitatearen galera da.

Biodibertsitatearen galera geldiarazi dezagun, gure ibaiak eta hezeguneak lehengoratu ditzagun.

Anima zaitez.

Gaztelaniaz emango da.

Antolatzailea: Herri Bideak kate Barik Elkartea
Laguntzaileak: Ekologistak martxan Bizkaia, Auzoa Herrikoi Elkartea, Ibilbideak LME
Babeslea: Erandioko Udala

 

Feb
29
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Bolintxu bizirik! Supersur gelditu! estamos a tiempo de pararlo
Feb 29 @ 18:00 – 20:30
Jun
5
Fri
“Basauriko zuhaitz aipagarriak” erakusketa Pozokoetxeko parke berrian
Jun 5 @ 19:00 – 21:00

Duela urtebete, Sagarrak Ekologista Taldeak “Basauriko zuhaitz esanguratsuak, laguntzen al diguzu bilatzen?” kanpaina abiarazi zuen, gure herriko hiri-zuhaitzei balioa emateko, ematen dizkiguten onura anitzak ezagutzeko eta horiek zaintzeko eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina honen barruan, datorren ostiralean, ekainaren 5ean, Pozokoetxeko parke berrian erakusketa bat erakutsiko dizugu, gure udalerriko zuhaitzen ibilbidea eskaintzen duena.

Zuhaitzak funtsezko landareak dira planetaren bizitzan, eta haien garrantzia ez da basoetara edo naturguneetara mugatzen. Hiri-zuhaitzek onura ugari dakarkigute, airearen kalitatea hobetuz, isolatzaile akustiko gisa jardutean zarata murriztuz, edo klima erregulatuz, inguruneko hezetasuna handitzean eta tenperaturak epeltzean. Horretaz guztiaz gain, zuhaitzak animalia-espezie desberdinen bizileku dira, hala nola, hegaztien, intsektuen eta beste landare batzuen bizileku.

Animatu eta hurbildu erakusketa bisitatzera, gure hiri-zuhaitzak hobeto ezagutzera eta gauza berriak erakustera, guztion artean gure bizitzan funtsezkoa den ondare hori gehiago baloratzen eta hobeto kontserbatzen lagun dezagun. Ekainaren 5ean, ostiralean, elkartuko gara, 17: 00etatik 20: 00etara, Pozokoetxeko parke berrian.

Zure zain egongo gara!