Calendar

Dec
20
Fri
Bilbo: perfomance eta panfletoaren banaketa
Dec 20 @ 12:00 – 13:00

Ekologistak Martxan-etik EHk Kapitalari Planto plataformak antolatutako ekintzara joateko eta zabaltzeko deia egiten dizuegu, gabonetako kontsumismoa salatzeko.

Gabonetan… gutxi eta gertu!

Transnazionalak eta kapitala gure bizitzaren jabe egin dira. Gabonetan agerikoa egiten den bezala, kontsumismo basatiaren bitartez enpresen irabaziak handitu eta

  • Langileok prekarietatera kondenatzen gaitu. Gabonetan aldi baterako kontratuak, merkataritzako sektoreko langileen lan ordutegian ematen diren gehiegikeriak edota taberna eta jatetxeetan ematen diren prekarietate egoerak ohikoak dira.

Estatuan egingo diren kontratuen %82 aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialekoak izango dira.

  • Tokiko merkataritzaren eta ekonomiaren zirkuitu hurbilen suntsipena dakar. Enplegua suntsitzeaz gain, auzoetako bizitza komunitarioan ere eragin negatiboa dakar.

2008 eta 2016 artean, 5000 denda itxi dira EAEn.

  • Gure datu pertsonalekin negozioa egiten dute. Etekin ekonomikoa ateratzeaz gain, enpresa pribatu hauek gure gaineko kontrol soziala dute, horrek gure egunerokotasunean dituen ondorio guztiekin.

Big Datan oinarritutako ekonomiak, 2020an 739.000 milioi euro mugituko ditu. Diru kantitate honen zati handiena, gura datuak kudeatzen dituzten enpresa pribatuen etekinak izango dira.

  • Kontsumismoa sustatzen du. Krisi ekologikoan murgilduta gauden honetan, Amazon bezalako enpresek sustatzen duten ereduak gure planeta suntsitzen du. Kontsumorako produktuen garraioak eta distribuzioak eragiten duen kutsadurak aldaketa klimatikoa azkartzen du.

Frantziar estatuko telebista kate batek egin zuen ikerketa baten arabera, Amazonek 3 milioi produktu berri botatzen ditu urtero zaborretara.

Horregatik, gabonetan gutxi eta gertu kontsumitu!

#KontsumismoBasatiariPlanto

Feb
9
Sun
Vitoria – Gasteiz: Arabako azken otsoaren aldeko konzentrazioa
Feb 9 @ 12:30 – 14:00
Feb
19
Wed
Lantegia (Basauri): Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz @ Marienea (Basauri)
Feb 19 @ 18:00 – 20:30

(IZENA EMAN BEHAR DA:www.factoriadevalores.eus)

Zergatik dago kontsumoaren arloko ardatza greba feministan? Nola lot daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? Zer egin dezakegu datorren martxoaren 8an, erosketarik ez egiteaz gain? Eta urteko gainerako egunetan? Lantegi honetan, horren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekinsortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak.

Feb
28
Fri
Hitzaldia (Astrabudua): restauración de ríos y humedales @ Josu Murueta Kultur Etxea (areto urdina)
Feb 28 @ 19:00 – 21:00

Otsailaren 28an, ostiralean, 19:00etan, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxeko areto urdinean, “restauración de ríos y humedales” hitzaldia eskeiniko da, Arturo Elosegiren eskutik. Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia katedraduna da eta gaur egun, biodibertsitatean, funtzionamenduan eta ekosistemen kudeaketan unibertsitate-masterra ematen du.

Gure inguruko ibai eta hezeguneak berreskuratzeko egin dezakegula azalduko du, eta horiek oso garrantzitsuak direla klima aldaketa arintzeko eta, horrela, bertako biodibertsitatea berreskuratu ahal izateko.

Hezegunea galtzea biodibertsitatearen galera da.

Biodibertsitatearen galera geldiarazi dezagun, gure ibaiak eta hezeguneak lehengoratu ditzagun.

Anima zaitez.

Gaztelaniaz emango da.

Antolatzailea: Herri Bideak kate Barik Elkartea
Laguntzaileak: Ekologistak martxan Bizkaia, Auzoa Herrikoi Elkartea, Ibilbideak LME
Babeslea: Erandioko Udala

 

May
11
Mon
Ciber Café & Té: Iraunkortasuna eta osasuna
May 11 @ 18:00 – 19:30

Ciber Café & Té-ren bigarren saioa, Jose Ramon Otegi eta Ainhoa Santibáñezen eskutik, “Kontsumo eta birziklatze ohiturak” hitzaldiarekin.

Zoomera konektatzeko esteka:

https://us02web.zoom.us/j/88400149306
Bilerako id: 884 0014 9306

Munduko Medikuak, Ekologistak Martxan Bizkaia eta Zero Zabor Bizkaia Plataforma antolatzen dituzte.

Jun
5
Fri
“Basauriko zuhaitz aipagarriak” erakusketa Pozokoetxeko parke berrian
Jun 5 @ 19:00 – 21:00

Duela urtebete, Sagarrak Ekologista Taldeak “Basauriko zuhaitz esanguratsuak, laguntzen al diguzu bilatzen?” kanpaina abiarazi zuen, gure herriko hiri-zuhaitzei balioa emateko, ematen dizkiguten onura anitzak ezagutzeko eta horiek zaintzeko eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina honen barruan, datorren ostiralean, ekainaren 5ean, Pozokoetxeko parke berrian erakusketa bat erakutsiko dizugu, gure udalerriko zuhaitzen ibilbidea eskaintzen duena.

Zuhaitzak funtsezko landareak dira planetaren bizitzan, eta haien garrantzia ez da basoetara edo naturguneetara mugatzen. Hiri-zuhaitzek onura ugari dakarkigute, airearen kalitatea hobetuz, isolatzaile akustiko gisa jardutean zarata murriztuz, edo klima erregulatuz, inguruneko hezetasuna handitzean eta tenperaturak epeltzean. Horretaz guztiaz gain, zuhaitzak animalia-espezie desberdinen bizileku dira, hala nola, hegaztien, intsektuen eta beste landare batzuen bizileku.

Animatu eta hurbildu erakusketa bisitatzera, gure hiri-zuhaitzak hobeto ezagutzera eta gauza berriak erakustera, guztion artean gure bizitzan funtsezkoa den ondare hori gehiago baloratzen eta hobeto kontserbatzen lagun dezagun. Ekainaren 5ean, ostiralean, elkartuko gara, 17: 00etatik 20: 00etara, Pozokoetxeko parke berrian.

Zure zain egongo gara!