Calendar

Jan
25
Sat
Ingurumenaren aldeko mobilizazioa eta manifestazioa Arangurenen (Zalla) @ Zalla
Jan 25 @ 12:00 – 20:00

  Ekologistak Martxan Bizkaiak “gure osasunaren alde / Por nuestra salud” lelopean Gueñes Bizia Plataformak antolatutako manifestazioa babesten du, Glefaran enpresaren arazoari irtenbidea emateko eskatzeko. Datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, 17:00etan aterako da Aranguren plazatik, Zallan. Halaber, jardunaldi honetan antolatutako gainerako jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Ahots bat izan behar dugu Glefaranen kutsaduraren aurka, kutsadura horretaz saihesteko. Biomasa erretzearekiko daukagun babespen bakarra distantzia da: lantegi hauek biztanleriaren 5 kilometrotara egon behar dira gutxienez. Eta 5 kilometroko tarte horretan milaka pertsona sartzen gara Güeñes eta Zalla artean.
Urtarrilaren 25ean behar zaitugu!

#GURE OSASUNAREN ALDE #STOP GLEFARAN

 

Feb
1
Sat
Undabaso (Muxika): Trianguneren landaketa
Feb 1 @ 8:15 – 14:30

Aurten konpartsakideon artean zerbait berezia egiteko, Trianguneko txosnen jarduetan sortzen diren CO2ren isuriak konpentsatzea pentsatu dugu. Hori dela eta, Bizizaleak, SinKuartel eta Mekauen konpartsok Lurgaiak Urdaibain dituzen lursailetan landaeta bat egingo dugu, Undabason (Muxika).

Ez da ezer ekarri behar. Egin beharreko bakarra sortuko dugun zerrendan apuntatzea da, bizizaleakkonpartsa@gmail. helbidera idatziz, Ekoetxera deitzen (94-4790119), edo Ekoetxean egongo den zerrenda fisikoan apuntatzen. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a da.

Gomendagarria litzateke mendiko arropa eta botak ekartzea.

Data: Otsailaren 1ean, larunbata.
Ordua: 8:15
Lekua: Abandoko Geltokian (Metroaren irteeran).
Bidaia: autobus publikoan (Bizkaibus).
Itzulia: 14:30ak aldera Bilbon.

 

ç