Category Archives: Antiglobalización y deuda ecológica

Brumadinhoko hondamena ospatuz

Datorren astean Ekologistak Martxanek Brumadinhoko hondamendiaren 1. urteurrenean parte hartuko du, Brasilgo historian izan den krimen sozioekonomikorik handiena, Brasilgo Urtegiek Kaltetuen Mugimenduak (MAB) antolatuta. Brumadinhoko Vale da urtegi hausteak 250 hildako eta 20 desagertu zenbatu ditu dagoeneko.

Altxatzen gara!!!

Gure sistema kapitalista basatiak, eredu kontsumista globalizatu batek sostengatua, mugara eraman du planeta. Ez badugu ezer egiten, istorio honen amaiera jada ezagutzen dugu… ordena sozial honen kolapsoa. Horregatik guztigatik… ALTXATZEN GARA!!

(cast) Presentan la Caravana Abriendo Fronteras en la Ekoetxea

(cast) Se ha presentado en la Ekoetxea de Bilbo, la Caravana Abriendo Fronteras que saldrá el 12 de julio para recorrer hasta el 21 de julio lugares como Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla, Lepe y la comarca de la huerta onubense, con el fin de denunciar la vulneración sistemática de los Derechos Humanos que a través de políticas fascistas de migración.

G7EZ! plataforma atera da Hegoaldeko hiriburuetan

G7EZ! plataformak hainbat ekimen burutu ditu ekainaren 22n, Miarritzen uztailaren 13an antolatu duen manifestaziorako deia eginez: Bilbo, Gasteiz eta Iruñean goizean, eta Donostian arratsaldean.

Iberdrola eta BBVA: mundua diruaren truke itotzen

Iberdrolak duela gutxi Baixo Iguaçu urtegia inauguratu du eta BBVAk finantzatutako Ilisu urtegia betetzear dago. Bi kasu hauei buruz txostenak argitaratu dituzte Ekologistak Martxan eta honek osatutako patzuegoak, TRADENER-ek.

‘Kapitalari planto!’ plataforma aurkeztu dute

Kapitalismoaren erasoari erantzun soziala emateko, Euskal Herriak Kapitalari planto plataforma aurkeztu dute Bilbon. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren bidez, enpresa transnazionalei merkataraitza akordioen bitartez jartzen zaien alfonbra gorria salatuko dutela adierazi dute.

Chevron Texaco-ko biktimekin elkartasuna Egun Globalean

Texaco-Chevron-en aurka mundu mailan ospatzen den egunean, Ekologistak Martxan-ek parte hartzen duen“Euskal Herriak kapitalari planto!” plataformak Ekuadorreko kontsulatuan eskutitz bateman du, Ekuadorreko gobernuari enpresa honen biktimei laguntza eskeintzeko eta haien eskubideak bermatzeko eskatuz.

Venezuela aurrera! petrolioren truke odol gehiagorik ez

AEBetako gobernuak, oposizio venezolarrarekin, Latinoamerikako gobernu sateliteekin, komunikabide handiekin eta Europar Batasuneko aktore politiko zenbaiten konplizitatearekin batera – Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua barne-, Venezuelako herria erabateko jazarpen egoeran dauka.

Dilma Ferreira gogoan – Justizia orain!

Ostiralean Ekozinemaldia hasi zen, eta egun bertan MABeko ekintzailea zen Dilma Ferreira (Brasilgo Urtegiek Kaltetutako Mugimendua), haren senarra eta beste pertsona bat eraildak izan zirela jakin genuen. Gaur, Donostiako UPV-EHUko Ingeniaritzako eskolan izan genuen Ekozinemaldiaren saioan gogoratu izan ditugu. Aldi berean MAB erakundearekin eta euren familiekin gure elkartasuna adierazten dugu, eta salatzen dugu kaltetutako eta antolatutako pertsonen aurkako errepresio kasu berri hau eta ikaratzeko saiakera, eta justizia aldarrikatzen dugu.

Ekozinemaldia 2019: aurten ere erauzketa-goseari hozka

(cast) Beste urte bat, Ekozinemaldi berri bat, planetaren egoerari gainbegirada berri bat, eta aise nabari da hazkuntza infinitoaren makinak etenik gabe dirauela parean aurkitzen duen guztia birrintzen eta baliabide naturalak murrizten, hazkuntza kontsakratuaren eta kontsumo geldiezinaren erritmora.

Azken egunetan makina birrintzailearen aitzinerako jauziaren frogra berriak iritsi zaizkigu, hauen artean, Bolsonarok lege dekretu berri bat onartu izana, non Amazoniako milioika hektarea ustiatzea baimentzen duen, edota Venezuelan gauza litekeen esku-hartze militarra, herrialdearen baliabide energetiko eta mineralak eskuratzea helburu lukeena.

BBVAren aurkako ekintza berria haren batzar nagusian

BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute.
Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.

G7, ez hemen, ez inon!

Gipuzkoan eta Bizkaian ere martxan da jada G7 gailurraren aurrean bestelako jendarte eredu baten alde antolatu eta borrokatzeko! Hemendik aurrera dinamika indartsua hastera goaz eta. Eredu neoliberalaren aurrean Euskal Herrian argi dugu nolako hiriburuak eta nolako herriak nahi ditugun, nolako mundua nahi eta amesten dugun.

Artekom gizarteratu da

Atzo (urtarrilak 30) azkenean, Tradenerrekin batera Ekologistak Martxan-ek bultzatzen lagundu duen Artekom egitasmoa aurkeztu zen Arte Ederrateako fakultatean, oso harrera ona izanez. Egin beharreko Artekom-kalejira eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen arren, oso interesgarri izan zen egindako elkartrukea eta Errekaleorreko jendeak ekarri zigun esperientzia. Gora Errekaleor Bizirik!

Stop ISDS – Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalak

Ekologistak Martxan erakundeak “EHk Kapitalari Planto!” ekimenarekin bat egiten dugu, “Euskal Herrian TTIP-ri ez!” kanpainaren jarraipena, eta honekin batera Europa mailan hasitako “Stop ISDS” kanpainarekin bat egiten dugu. Kanpaina honen bidez Arbitraje Sistemak (ISDS ingelesez) eteteko eskatzen eta multinazionalentzat betebeharrak eta pertsonentzat eskubideak exijitzen ditugu

Ekologistak Martxan Honduraseko Herriarekin bat

Ekologistak Martxan erakundeak Honduraseko herri zapalduarekin bat egiten du, eta gobernuak hauteskundeetako erabakiak errespeta ditzala eskatzen du, debekuak, salbuespen-egoera eta errepresioa bertan behera uzteko eskatuz. Bereziki azken urtetan lan egin dugun erakundeekin bat egiten dugu, COPINH-ekin (Honduras Erakunde Herritarren eta Indigenen Erakundea), Justizia eta Duintasunaren aldeko Mugimendu Zabalarekin (MADJ). Hauekin batera, beste askok osatzen duten Honduraseko Herri eta Gizarte Mugimenduen Plataformarekin (PMSPH) ere bat egiten dugu.

Hasankeyf bizirik, Ilisu gelditu elkarretaratzea Bilbon

Gaur, irailak 23 Tigris ibaia eta Hasankeyfen defentsarako mundu mailako bigarren ekintza eguna dela, Bilbon elkartu gara BBVAren egoizaren aurrean BBVAren aurkako Plataforma eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimena osatzen dituzten talde desberdinok. Leloa izan da “Turkiak Kurdistan suntsitzen du, eta BBVAk diruz laguntzen du – Stop Ilisu!” eta ohizko “BBVA Hiltzaile-a”.

Munduan zehar hidroelektriken aurka jarraitzen dugu

Ekologistak Martxan-ek azken egunotan jarraitu du leku desberdinetan lotuta dagoen hidroelektriken aurkako mugimenduekin bat egiten eta haien ahaleginak zabaltzen, besteak beste Honduras, India eta Mesopotamia.

Standing Rocken aldeko elkarretaratzea Bilbon

  Gaur ekainaren 12an Ekologistak Martxan eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeak gehi urbidu diren beste pertsonek elkarretaratze bat burutu dugu BBVAren DAPL oliobideren finantziazioa salatzeko. Bertan egon da egun haueta gurekin egongo da Rafael Gonzales Tufawon Dakota indigena, Standing Rockeko protestaldian parte hartu zuena eta honen ordezkaria dena. Atxikituta doakizue BBVAri salatzen dioguna. KOMUNIKATUA IRAKURRI […]

Ekologistak Martxan-ek COPINHeko aurkako (Honduras) eraso eta mehatxu berriak salatzen ditu

El COPINH (Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas de Honduras) organización a la que pertenecía la ahora hace un año asesinada Berta Cáceres y del que también fueron asesinados otros cinco compañeros, ha sufrido un nuevo ataque y amenazas. El ataque ha incluido agresiones a miembros de la comunidad y la destrucción por incendio […]

Hamar urte beranduago, BBVAren etekinek odolez zikinduta jarraitzen dute

Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra dela-eta, bankuaren jarduna salatzeko ekintza bat burutu du BBVAren aurkako Plataformako ekintzaileen multzo batek. Bankua salatzeko moduko jardueretan nahasita dagoela eta etekinak eskuratzeko praktika deitoragarriak gauzatzen dituela salatu du ekintzaileen taldeak. Hori dela-eta, eta BBVAren etekinak odolez zikinduta daudela sinbolizatzeko, hainbat aktibistak pintura gorria jaurti diote […]

Ekologistak Martxanek bat egiten du urtarrilaren 21eko CETAren aurkako mobilizazioekin

Urtarrilak 21ean CETAren aurkako mobilizazio eguna Hendaia/Irun, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. Europar Parlamentuak akordioa bere osotasunean bozkatuko du osoko bilkuran otsaileko lehenengo egunetan. Kartela ikusi Manifestua EHTTIP EZ kanpainak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Gutunak deituta ‘aterkien’ elkarretaratzeak antolatu dira datorren […]