Category Archives: Antiglobalización y deuda ecológica

TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du

Ekonomiaren esparru askoren pribatizazioa, politika sozialentzako mehatxua eta sektore finantzarioaren desarautzea dira hitzarmen honen arriskuetariko batzuk.

Talde negoziatzaileak presio talde eta lobby-ekin biltzen ari diren bitartean, gizarte zibila ordezkatzen duten mugimenduekin ia ez dira batzartzen.

Kanpaina honek hitzarmenaren behin-behineko ez-onartzea, berehalako gelditzea, Europar Parlamentuaren ez-onartzea eta batasuneko estatuen ez-berrestea exijitzen du.

Trantsizio Energetikoaren alde

Energia transizioak hausnartu nahi duen TRADEBU proiektuak (Ekologistak Martxan / UPV-EHU) idatzitako artikuloa. Hausnarketa hau ezinbestekoa da Klima Aldaketa eta beste ingurumen gatazkak gainditzeko. Bertan ikuspegi globala erabiltzen da zein bertakoa.

“Piztu aldaketa – Trantsizio Energetikoak”

“PIztu aldaketa – Trantsizio Energetikoak” izan da TRADEBU proiektuaren konferentzia eta liburuaren eta DVDaren izenburua. TRADEBU (Zor Ekologikotik Bizitze Onerako Transizioa) proiektua Ekologistak Martxan-en eta UPV-EHUaren arteko lankidetza izan da.

Paris, herritarrei entzungor egiten dien akordio desengainagarria

Ekologistak Martxanen iritziz, Pariseko klimaren goi-bileran gaur hitzartutako akordioa, desengainagarria izateaz aparte, ez da nahikoa. Izan ere, batetik, ez ditu jasotzen berokuntza globalaren aurka eragikortasunez borrokatzeko beharrezkoak diren tresnak eta, bestetik, entzungor egiten die klima-aldaketari dagoeneko aurre egiten dioten herritarren borrokei.

KLIMA ALDAKETAREN AURKA MARTXAN!

Azaroaren 30tik abenduaren 11ra arte ospatuko da Parisen COP21 Klimarako Gailurra. Ekologistak Martxan mobilizatuko da “Klima aldaketa ez, baizik eta sistema aldaketa” aldarrikatzeko.

Siri@s, refugiad@s de agua y petróleo

Ekologistak Martxan errefuxiatuekin bat!!
manifestapena; Errefuxiatuen eskubideen aldeko manifestapena Irailak 19, Bilbo, Arriaga antzokitik, 12:00

TTIP-ren aurkako mobilizapen arrakastatsua A-18an

Nazioarteko TTIParen aurkako egunean 250 lagunen inguruan izan ziren Donostiako elkarretaratzean,
2000 lagun Bilboko manifan eta 500 Iruñekoan. Munduko 400 hiritan atera zen jendea TTIP EZ! esateko.

9. Ekozinemaldia

Film ugari daude aurtengo eskaintzan, eta denak benetan onak eta interesgarriak.

BBVAren dirua odolez zikinduta dago

Zortzigarren urtez BBVAren aurkako Plataformak (sindikalistek, hezkuntza profesionlek, anti-militaristek, ekologistek, internacionalistek etab osatutakoa) BBVA odolez zikinduta salatu du

Garaipen Internazionalak, elkartasuna eta bestelakoak

1 – Txileko Patagoniako Baker eta Paskua ibaietarako urtegi egitasmoen geldiketa
2 – Transnazionalen boterearen eta zigorgabetasunaren aurkako ekintza-astearen arrakasta: NBEko transnazionalen giza eskubideen urraketen aurkako erresoluzio berria eta Herrien Epaitegi Iraunkorra
3 – Bideo berria: “€uroestafa” (www.euroestafa.com)
4 – Marco Antonio Suastegui ASKATU!! La Parota urtegiari EZ!!

Kanarietako petrolio zundaketen aurka

Gaur Ekologistak Martxan-ek eta Komite Internazionalistek deituta elkarretaratu gara Bilboko Arriaga plazan Kanariaseko petrolio zundaketen aurka.