Category Archives: Bizkaia

Ekologistak Martxan taldeak Bilboko Elizbarruti-Mutualia-Murias proiektua geldiarazteko errekurtsoa jarriko du

Ekologistak Martxan-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan kokatuta dagoen, Barrainkua, Heros eta Lertxundi kaleek mugatutako lursailaren, 2019ko otsailaren 28ko Bilboko Udal Osoko Bilkurak onartutako eta 2019ko uztailaren 10eko BOBeko 131.zenbakian argitaratutako xehetasun-azterketa (2018-062070 fitxategia) onartzeko akordioaren aurka administrazioarekiko auzi-prozesua aurkeztu du, legeak eskatzen duen Ingurumen-ebaluazio estrategiko azterketarik ez dagoelako.

Getxo: ingurumenaren suntsiketa berria paella egunean.

Beste behin ere, Getxoko paella lehiaketaren harira salaketa publikoa egin beharrean gaude, urtean joan eta urteak etorri gauzak ez baitira ezer aldatzen “Bronx”eko ingurunean, hau da, izugarrizko triskantza egiten dute egun horretan Udalaren zeharkako babesarekin heri lurrak ez direnaren aitzakitan. Paradoxikoa bada ere, Udalak berak ingurune hori babesteko konpromezua hartua du bere antolaketa planetan.

Klima Larrialdia eztabaidagai Berango eta Sopelan

Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan it osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Klima larrialdiaren aldeko Aliantza ehun taldek baino gehiagok (eta egunetik egunera talde gehiagok) osatzen dute.

Euskan kostaldean bandera beltzak – 2019

Ekologistak Martxan-ek hiru beltzune ikusi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian: Zumaia inguruan plastikoz gainezka ageri dela eta Bizkaiako Petronorren findegia (Muskiz) eta Getxoko portua iristen diren gurutzaontziengatik.

Ur Publikoa Plataforma aurkeztu dute Bizkaian

Uraren Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztu zen Bilbon dozenaka gizarte-eragile eta elkartek osatzen duten Ur Publikoa Plataforma, Bizkaian uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria lortzeko asmoarekin.

BBVAren aurkako ekintza berria haren batzar nagusian

BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute.
Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.

Zabalgarbiri buruzko agerraldia Ingurumen Batzordean

EH BILDU legebiltzarkide taldeak hala eskatuta, Ekologistak Martxan Bizkaiak, ZERO ZABOR BIZKAIAN plataformako kideak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin du Zabalgarbiren jardueraren gainean antzemandako arazoen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharrekoak.

Aurreskua Gernikako eukaliptopean

Kolore Guztietako Basoak, bertoko basoa berreskuratzeko eta egungo basogintza intentsibo eredua gainditzeko lan egiten duen plataformak, jolas egiteko, kritikarako eta dibulgaziorako egun bat antolatu du azaroaren 24an. Ekitaldia Gernikan ospatuko da, eta helburua da eukaliptoak dakartzan arriskuak ikusaraztea. Beste kontinente batean jatorria duen espezie horrek ingurumena larriki kaltetzen du, batez ere, Bizkaiko hainbat herritan gertatzen den bezala, hektarea askotako monolaborantzarekin.

Ekologistak Martxanek Zallan animalia basatientzako pasaguneak jartzea eskatu du

Talde ekologistak, Eguzki eta Otsoaren taldeekin batera, idatzi bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko sailean. Bertan, Zallako udalerriko BI-636 errepidean, Bolunburu eta La Herrera zonaldeetan jasotzen diren animalia basatien auto harrapaketak salatzen dituzte.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Plastikoaren gehiegizko erabileraren aurrean harturiko jarrera

Uztailaren 1ean Plastikoen murrizketarako-errege dekretua sartu da indarrean. Dekretu honen ondorioz dendek ezin izango dituzte erabilera bakarreko plastikozko poltsarik debalde eman (soltean erosten diren produktuen poltsak izan ezik, garbitasuneko arrazoiak direla medio).

Plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen dituen arazo larriak kontuan izanik, Zero Zabor Bizkaia Plataformak indarrean jarri berri den neurria beharrezkoa dela onartu du, nahikoa ez den arren.

Ekologistak Martxan Bizkaia Ikerlari baten bila dabil

Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak: Lankidetzako proiektu batean lan egiteko ikerlari bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan. Kurrikulumak jasotzeko epea uztailaren 6an bukatuko da. Interesatuek bidali kurrikuluma komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera. IKERLARIAK LAN EGITEKO BALDINTZAK. Lan egingo duen proiektuaren gaia “Trantsizio energetiko demokratikaok” da. Egin beharreko lanak: Txosten nagusia osatzea Ikerketa-kasu bat burutzea Ikerketaren argitalpenarekin lagundu (liburu edo […]

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.