Category Archives: Gipuzkoa

Zero Zabor uretan ere

Ekologistak Martxaneko Diosa Maat belaontzia Pasaian izan da Mater Museoa
bisitatzen. “Zero Zabor uretan” festaz festa herritarren artean itsasoko hondakinen inguruan
kontzientzia zabaltzeko egitasmoa ezagutu ahal izan du eskifaiak.

Donostiko uhartea babestu, natura defendatu, hiriaren turistifikazioa gelditu

(cast) Representantes de Bizilagunekin Plataforma, Ekologistak Martxan y Haritzalde Naturzaleen Elkartea mostramos públicamente nuestra preocupación por los efectos en la isla Santa Klara del proyecto artístico presentado por Cristina Iglesias para el faro, que puede afectar de forma irreversible a este enclave ecológico tan valioso de Donostia.

Itsaso eta errekak garbi eta bizirik

Ekologistak Martxaneko Diosa Maat belaontzia Ondarroan izan da itsaso eta erreka osasuntsuen aldeko aldarrikapena egiteko. Ondarroa 12 Milia elkarteko kideekin izan da arrantza jasangarriaren alde egiten duten lana ezagutzeko asmoz. Mutriku Natur Taldearekin batera, Mijoa errekaren saneamendu falta salatu du eta gogorarazi iazko Bandera Beltzen txostenean agertu arren, oraindik orain konponbiderik gabe jarraitzen duela.

Euskan kostaldean bandera beltzak – 2019

Ekologistak Martxan-ek hiru beltzune ikusi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian: Zumaia inguruan plastikoz gainezka ageri dela eta Bizkaiako Petronorren findegia (Muskiz) eta Getxoko portua iristen diren gurutzaontziengatik.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

‘Rios Hormonados’ txostenak agerian uzten du Estatu mailako zein Euskadiko ibaiek duten plagizida maila altua

2016an 47 sustantzia plagizida ezberdin topatu ziren espainiar Estatuko ibaietan.
Euskadin aztertutako 55 sustantzietatik 17 topatu dira. 17 horietatik 14 disruptore endokrinoak izan daitezke eta 15 legez kanpokoak dira, lindanoa eta susimeroak barne.
Topatutako pestiziden %70a duten kutsadura mailarengatik debekaturik daude eta erdia baino gehiago disruptre endokrinoak dira.
Ibai arrorik kutsatuenak nekazaritza intentsibo maila altua dutenak dira.

Aralarko Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektua ONARTEZINA!

NATURKONeko, Gipuzkoako natur eta ekologista elkarteetako ordezkariok, haien artean Ekologistak Martxan Foru Aldundia ebaluatzen ari den Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berria eta bere ingurumen inpaktuko azterketaz egiten dugun aurkako balorazioaren berri azaldu dute Donostian.

GELDIARAZITA BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA)

(cast) Ayer se firmó la Orden de Paralización cautelar de todos los trabajos en el ámbito de Belartza-Cantera y, por la tarde, fue entregada en obra por la Guardia Municipal. El Ayuntamiento reconoce así que se está incumpliendo la Ley de Suelo, en su artículo 172.2. Nosotros ya lo habíamos denunciado. Casi 2 meses después de la primera denuncia, ayer, el Concejal de Urbanismo, Enrique Ramos firmó la Orden de Paralización, curiosamente unos días después de haber declarado, una vez más, que todo era legal, y que los trabajos eran labores previas. Han desmontado una cantera entera, incluyendo el túnel de acceso a Belartza, han movido miles de toneladas de materiales con actuaciones también contrarias a la legalidad, y hablaba de trabajos previos.

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kateak arrakasta osoa izan du

Milaka pertsonek hartu dute parte gaur Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra deitutako giza-katean. Antolatzaileok kalkulatu genuen Onkologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko, bataz beste 5.000 lagun beharko zirela, baina hari hori zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira.

Gipuzkoako talde ekologistek Belartza 2 indultrialdearen aurkako manifestua sinatu dute

Aurreko asteetan Belartzako Merkadonako sustatzaileek legearen kanpo egindako jarduketen berri eman zuten publikoki ekologistek eta nola udaletxeak salatutakoei kasu arduragabea eginagatik jarduketa irregular horiek natural gune aberats batean ingurumenari eragindako kaltea salatzera Ararteko, Fiskaltza eta Eusko Jaurlaritzara jo behar izan dugun ere.

Ulian tirorik ez!

Ulian berriz ere ehiza egiteko eskaera dela eta, mendi horretan tirorik gabe disfrutatzen jarraitu nahi dugula aldarrikatu du Ekologistak Martxan-ek beste hainbat taldekin batera.

Donostialdea-Bidasoa Beheko PTP-ZLPren aurrean antolatzen

Donostialdea-Bidasoa Beheko PTP-ZLPren aurrean antolatzen hasi dira zenbait eragile. Planak zuzenean 13 udalerri eragingo ditu (Irundik Usurbil, Lasarte eta Andoainera ) eta oposizio garrantzitsua piztu duten hainbat egitasmo jasotzen ditu. PTPa azaroaren 15a bitarte informazio publikoan eta alegazioak aurkezteko epean dago.