Category Archives: Ingurumena

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

Ekologistak Martxan-ek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu du, suteak prebenitzeko metodo gisa

Talde ekologistak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio Balmasedako suteak kaltetutako azalera eta Bizkaiko mendi publiko guztiak baso autoktonoarekin lehenera daitezela.

Ekologistak Martxan-ek uste du soilik klima-aldaketara egokitutako baso-politika bat hartzeak eta egoera berrira egokitutako neurri zuzentzaileak ezartzeak ekidin ahal izango duela Bizkaian beste sute-bolada bat egotea.

Ehizarik ez!

Egungo ehiza (eta batez ere, lehenengo mundukoa) norberaren gozamenerako da, eta bizidun animaiak erailtzea, egozentrismo hutsa da. Oso nabarmena da naturaren legeak, norabidea eta kate trofikoa gizakiok gure ohiturekin apurtu ditugula.

Amaia del Campok eta EAJ-PSE Gobernuak Serralta zumarkalearen gaitzespenari aurre egin beharko diote osoko bilkuran

(cast) La iniciativa se debatirá pocos días después de que Del Campo descalificara a los vecinos y asociaciones señalando que son bienintencionados que se dejan manipular políticamente por “Bildu y Podemos”. Los grupos de Lutxana y Llano exigen transparencia, explicaciones por la eliminación de los plátanos falsos y que se conserven y trasplanten los árboles aún en pie.

Gasteizko Udaleko Osasun zinegotzia den Livia Lópezen dimisioa eskatu dute, usoak masiboki hiltzeko plana dela eta

Animaliak babesteko elkargunea osatzen duten elkarteek – Ekologistak Martxan, besteak beste-,  Livia López, Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotziaren dimisioa eskatu zuten atzo usoen hilketa berreskuratzeko plana dela eta. Elkarguneak usoen kudeaketa etikorako proposamen bat egin zuen 2017an, usategiak eraikiz usoak kudeatzeko proposamenekin, baina egungo gobernu-taldeak “ez ditu inoiz Elkargunearekin proposamen horiek eztabaidatu, gai horri buruzko […]

Bilboko Udalak Artxandako Zabortegiko lanak geldiarazi ditu

Gelditzeko agindua Artxandako Jarraipen Batzordeak jarritako salaketaren ondorio da (Ekologistak Martxan elkarteak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta kaltetutako auzo elkarte batzuek osatutako plataforma), honek uste baitu obrak emandako baimena gainditzen ari zirela.

Gau izartsuak

Ukrainiako gerrak eragindako energia krisiaren aurrean Espainiako Gobernuak hartutako neurrietako bat negozioak gauez erakusleihoetako argia itzaltzera behartzea izan da. Ez al ziren nahikoa klima aldaketa eta intsektuen gainbeheraren arrazoiak?