Category Archives: Hondakinak

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Plastikoaren gehiegizko erabileraren aurrean harturiko jarrera

Uztailaren 1ean Plastikoen murrizketarako-errege dekretua sartu da indarrean. Dekretu honen ondorioz dendek ezin izango dituzte erabilera bakarreko plastikozko poltsarik debalde eman (soltean erosten diren produktuen poltsak izan ezik, garbitasuneko arrazoiak direla medio).

Plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen dituen arazo larriak kontuan izanik, Zero Zabor Bizkaia Plataformak indarrean jarri berri den neurria beharrezkoa dela onartu du, nahikoa ez den arren.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek urteroko Bandera Beltzen txostena aurkeztu du

Behin ere, Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek kostaldeko ingurumen egoera neurtu du. Bandera Beltzak 2018 txostenean estatuko kostaldeetako egoera larrienak aipatu ditu. Probintzia bakoitzeko bi bandera beltz ezarri dira eta Euskal Herriak ere eraman ditu bereak. Gipuzkuako kasuan, kutsaduraren ondorioz Mijoaren egoera txarragatik eta kudeaketa txarrean Donostiako Metroaren proiektuagatik. Bizkaian berriz, plastikoen ondoriozko kutsadura eta Bilboko Portuaren kudeaketa eskasek eraman dituzte bandera beltzak.

Ekologistak Martxanek kontrolik gabeko isurketak salatu ditu Ortuellan

Gaur goizean Ekologistak Martxan-ek salaketa jarrri du Hierros y Metales Gutram S.L. enpresaren aurka. Informazio iturri desberdinen arabera, enpresak osasun publikoaren eta bereziki langileen osasunaren aurkako legez kontrako ekintzak egingo lituzke, hondakinen kontrolik gabe isurketak eta emisio atmosferikoak besteak beste.

ZERO ZABOR BIZKAIA PLATAFORMA, BIZKAIAN 2017. URTEAN SORTURIKO HONDAKINEN GAINEKO DATUAK DIRELA ETA

Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-oharrak, eta, gogora dezagun, Hondakinen Kudeaketa barne hartzen duen Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburu Elena Unzuetaren ahotan, egundoko asebetetzea erakutsi zuen Bizkaian “Birziklatzeko Gaikako Bilketaren tasa” asko handitu delako: 2016an, % 42koa izan zen; 2017an, berriz, 47,5ekoa (foru-erakundearen datuen arabera). Iazko ehuneko horrekin, gertuago geundeke EBk 2020rako ezarririko % 50eko helburutik.

Zero Zabor Bizkaiak Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan berri bat eskatzen du

2005-2016 BHHKPIaren (BIZKAIKO HONDAKINAK KUDEATZEKO PLAN INTEGRALA) berrikuste atseginkorrak uko egiten dio III. plana egiteari. Horren aurrean ZERO ZABOR BIZKAIA elkargunetik, 50 entitate baino gehiagok sostengatuta (sindikatuak, alderdiak, erakunde ekologistak, auzo elkarteak, profesionalak..), gure harridurarik sakonena adierazten dugu.

(cast) La Plataforma Zero Zabor Bizkaia exige la elaboración de un nuevo Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos

(cast) Las mas de 43 organizaciones firmantes entre organizaciones ecologistas, sindicales,politicas, movimiento social y personas expertas, que configuran a dia de hoy la Plataforma ZERO ZABOR BIZKAIA, hemos presentado una Mocion en diversos Ayuntamientos del territorio histórico de Bizkaia ( destacando entre ellos Bilbao, Barakaldo, Getxo, Durango, Erandio,…) para que los Plenos de estos municipios se prunicien a faor de instar a la Diputación Foral de Bizkaia a elaborar de forma inmediata un NUEVO PIGRUB ( PLAN PARA LA GESTION INTEGRAL DE RESIDUOS URBANOS EN BIZKAIA) , y que este sea elaborado de forma transparente, democrática y participativa, con decisiones vinculantes .

Kontrolik gabeko lindano isurketa topatu du Ekologistak Martxanek Jata mendian

Ekologistak Martxanek, kontrolik gabeko lindano isurketa topatu berri du Jata mendiko zabortegian. Barrika eta Bakio bitarteko errepidean. Agintariak jakinaren gainean jarri  eta larrialdi zerbitzuak abixatu dituzte. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundira pasa dute abixua ere. Duela aste bete aurkeztu zuten Ecologistas en Accionekin batera prestatutako lindanoaren kutsadurari buruzko txostena eta gaur, agerian gelditu […]

Bizkaiko Zero Zabor Plataformaren aurkezpen publikoa

(cast) Hoy miércoles día 17 de mayo en el día internacional del reciclaje, las 40 organizaciones firmantes (que pronto serán más), damos fe del inicio a andar de esta plataforma ZERO ZABOR BIZKAIAN, nacida con la intención de que en Bizkaia se camine hacia una situación de Residuo Cero reorientando el nuevo Plan de Residuos de Bizkaia que se debería acometer.

PNVk ezezko biribila eman zion zabor organikoaren bilketa bultzatzeko ekimenari

Hondakin organikoen gaikako bilketa Basauriko auzo guztietara zabaltzea eta, egun, bilketa hori egin daiteken auzoetan, herritarren parte-hartzea sustatzeko, informazio eta sentiberatze kanpainak egitea ziren ekologistek aurkeztutako ekimenaren eskaerak.
Proposamena errefusatua izan zen, pasa den ostegunean, udaletzeko batzar nagusian, PNV-ren 10 botoekin. Aldeko 5 boto izan zuen (Basauri Bai, BILDU eta PP) eta 4 abstentzio (PSE).

Bizkaiko hondakinen kudeaketaren inguruan, 2017ko aurrekontuetan sartzeko Ekologistak Martxanek egiten dituen proposamenak

Bizkaiko hainbat eskualdeetan konpostagailu instalazio berriak eraikitzea, 5. edukiontziaren garapenari erantzuna emanez; gaikako-bilketaren inguruko sensibilizazio kanpaina garatzea; Retorna sistemaren (SDDR) ikerketa sakona egitea, ontzien birziklapenerako baliabiderik egokiena baita; zakarrengatik ordaintzen ditugun tasen berrikuspena, 5. eduki-ontzia erabiltzen dituzten pertsonak saritzeko

Gai organikoentzako edukiontzia Basauriko auzo guztietara

Hauxe dugu Sagarrak-Ekologistak Martxan irudikatu nahi izan zuena, atzokoan, Pozokoetxe auzoan. Bertako kontainer bar hartu eta, sokaz loturik, sokatira egin zuten ekologistek, Basozelaiko eta Larrazabaleko auzokike talde batek. «Eraman/ekarri edukiontzi organikoa zure auzora» «Bihurtu hondakin organikoak ongarri» lelopetan kanpainari ekin diote ekologistek eta Basauriko auzokideek. Asmoa da auzotarrei kontzientzia harraraztea zaborretik hondakin organikoak bereizteak duen […]

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kateak arrakasta osoa izan du

Milaka pertsonek hartu dute parte gaur Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra deitutako giza-katean. Antolatzaileok kalkulatu genuen Onkologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko, bataz beste 5.000 lagun beharko zirela, baina hari hori zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira.

BILBO, ALTERNATIBEN ERAKUSLEHIO

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.

Zero zabor Kanpaina

Zero zabor.  Bereizitako materia organikoaren bilketa Zaborra baliabide bat da, ezin dena erre edo bota, eta are gutxiago lurzoruen %25ean materia organikoari dagokionez defizit garrantzitsua duen Herrialde batean biziz gero. Materia organikoaren gaiari modu eraikitzailean heltzea funtsezkoa da zaborren arazoari konponbide ekologikoa bilatzeko. Horretarako, sine qua non baldintza da zaborraren gaikako bilketa. Bizkaian, 2001eko EDren […]