Ekologistak Martxanek ibai jardunaldiak antolatuko ditu martxoaren 7tik 16ra bitartean

Martxoaren 7an, 9an, 14an eta 16an, 19:00etan

Ekoetxean (Pelota Kalea 5, Bilbo)

Sarrera librea eta dohainik

Ibaietako ekosistemen balore naturalak eta ur-masa horiek eta haien ingurune naturalak dituzten askotariko arazoak ezagutarazteko helburuz antolatu dituzte jardunaldiok Ekologistak Martxanek eta Bizizaleak Kultur Elkarteak, Labrit Fundazioaren eta Cristina Enea Fundazioaren laguntzaz. Jardunaldiak martxoaren 7tik 16ra bitartean gauzatuko dira, lau egunez. Hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan, antolatutako zazpi jardueretan.

Martxoaren 7an, asteartea, jardunaldien aurkezpena egingo da, eta bi hitzaldi emango dira ibaien aldeko jardun ekologistei buruz 

Martxoaren 9an, osteguna, ibaien ekologiari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako lau adituk. 

Martxoaren 14an, asteartea, ibaietako biodibertsitateari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako hiru ikerlarik.

Martxoaren 16an, osteguna, “Yo, el Urumea” dokumentala proiektatuko da. Zuzendariaren presentzia izango dugu.

Ikusi ibai-jardunaldien egitaraua.