5G ezartzea pandemia garaietan

Joan den astean albiste bitxi batek atentzioa eman zigun: espazioan argi-sorta bitxi batzuk ikusi zituzten dozenaka pertsonek Iruñerrian. Azalpena, ordea, oso arrazoizkoa zen: Space X konpainia aeroespazialak jaurtitako Starlink satelite pribatuen trenari zegozkion luminariak; dagoeneko 360 satelite jaurti dituzte eta datorren urterako 12.000 izango dira.

Ez da ikerketa zehatzik egin behar, hori 5G teknologiaren azpiegituraren eta “Gauzen Interneten” hedapenaren parte dela egiaztatzeko. Teknologia horrek Espainiako Defensor del Pueblo berak adierazi du ingurumen- eta osasun-bermerik ez duela. Kutsadura elektromagnetikoaren ondorio biologikoei buruz dakienaren arabera, 5G azpiegitura hedatzeak osasun- eta ingurumen-ondorio larriak ekarriko dituela ohartarazi du komunitate zientifikoak.

Brusela hiriak, Suitzak, Esloveniak eta AEBetako, Britainia Handiko eta Italiako hainbat udalerrik 5G ezartzeari buruz luzamendu bat proposatu dute, kalterik egiten ez duela frogatu arte; sokaren beste aldean, 5Gren zabalpenean punta-puntako hiriak daude, hala nola Wuhan Txinan.

Nola liteke, hain zuzen ere, osasun-krisi larri horretan hain zalantzan dagoen eta osasun-bermerik ez duen teknologia baten ezarpena bizkortzea?

Izan ere, gaur egun, koronabirusaren aurka dugun defentsa bakarra gure immunitate-sistema da, eta sistema hori ahuldu daiteke irrati-frekuentziek eragindako kutsadura elektromagnetikoaren eraginpean egoteagatik, hainbertze ikerketa zientifikoen arabera. Hain zuzen ere, irrati-frekuentziak haririk gabeko teknologiaren (mugikorrak, WiFi-a, haririk gabekoak…) komunikaziorako eta datuen transmisiorako funtzionamendu-bitartekoak dira, eta 5G teknologiak esponentzialki handituko du kutsadura hori. Horrez gain, munduko globoaren azalera osora zabalduko da milaka satelite-antenen bidez. Satelite horietako batzuk joan den astean jaurti ziren Iruñerrian, eta beste batzuk hurrengo hilabeteetarako aurreikusita daude.

Irrati-maiztasunek lagunduko al lukete pandemia horren hedapena eta birulentzia?

Virology aldizkarian argitaratu berri den Txinako ikerketa batek azaltzen duenez, infekzioak handitu egiten ditu zeluletako kaltzio-kontzentrazioak, eta horrek bizkortu egiten du birusen erreplikazioa eta, beraz, infekzio birikoaren hilgarritasuna. Kaltzio-kanalak blokeatzeak infekzioa eragozten du. Horrelako erradiazioek zelulekin eta animaliekin egindako ikerketetan ikusten den ondorioetako bat kaltzio-kanalak aktibatzea da, eta, horren ondorioz, zeluletako kaltzio-kontzentrazioak handitu egiten dira. Horrek birus mota horren erreplikazioa eragin dezake.

Nola liteke, birus bati aurre egiteko populazioari konfinamendua eskatzen (edo ezartzen) zaion bitartean, telekomunikazioetako gobernuek eta industriak 5G teknologiaren ezarpena azkartzea, infekzio jakin batzuen aurrean immunitate-sistemaren erantzuna negatiboki uki dezakeen teknologia?

Milaka etxe daude, hainbat astetan kalera atera ez diren haurrak dituztenak, WiFi sistemetatik, sistema mugikorretatik eta etxeko beste gailu elektronikoetatik datozen irrati-frekuentzien eraginpean etengabe egon ondoren. Ospitaleetan ingresatutako milaka pertsonak, batez beste pikoantena bat duten 10 pazienteko (300 hotspot arte ospitale bakoitzeko), sendatu nahi den osasunari kalte egin diezaioketen erradiazio-mailak dituztenak. Gaur egun, inoiz baino nabarmenagoa da Europako Batzordeak 2011n emandako 1815 Ebazpenak ezartzen zituen irrati-frekuentzien aurrean populazioa, eta batez ere haurrak, babesteko gomendioak ez direla aplikatu. Erakundeek “Etxean geldi zaitez” delakoa zabaltzen dute, baina badirudi estamentu ofizial bakar bat ere ez dela gure etxeko egonaldiaren ingurumen-faktoreez arduratu, nahiz eta sistema immunologikoan eragina izan eta koronabirusari erantzuteko gaitasunean eragina izan. Gaur egungo irrati-frekuentzien espositzioari aurreikusitako 5Gren hedapena gehituz, etorkizuneko osasunean eragindako ondorioak larriak izan zitekeen. Badirenez nahikoa ebidentzia, alerta goiztiartzat jotzen direnak eta zuhurtzia-printzipioaren aplikazioa soberan justifikatuko luketenak, amiantoarekin eta tabakoarekin bezala gertatuko da? Osasunean eta bizitzetan kostu konponezina izan arte itxaron beharko da?

Eta mikrobiologiari dagokionez, Lurreko ingurune elektromagnetikoaren nonahiko aldaketak eragindako 5G-aren ingurumen-ondorioak sanitarioak baino arriskutsuagoak izango direla aurreikusten da; mikrobiologian, intsektuetan, hegaztietan, landareetan eta basoetan, baita ugaztunetan ere. Ekosistemen orekaren haustura areagotzeak arriskuan jar ditzake Bizitzaren oinarria diren ekosistema-zerbitzuak.

Gauz jakina da 5G azpiegitura, sateliteak ez ezik, milaka eta milioika hiriko antena eta gailu igorle izango direla etxetresna elektriko eta objektu irudikagarri guztietan kamuflatuak, baita egungo telefono mugikorrak aldatu beharko direla ere. Horretarako, beste esparru batzuetan oso beharrezkoak diren energia-, material- eta finantza-baliabide batzuk erabili beharko dira (erabiltzen ari dira), eta berotegi-efektuko gas-bolumen handia sortu beharko da, eta, beraz, klima-aldaketa bizkortu.

5G teknologia geldiarazi nahi dugu, osasun-, ingurumen- eta gizarte-ondorio kaltegarriak izateaz gain, ez baita beharrezkoa. Ez dugu gidatze autonomorik nahi, ez eta urrutiko kirurgiarik ere; izan ere, pertsona profesionalek, makinek baino askoz konfiantza handiagoa ematen digute, eta osasun-sistema publikoak behar duena murrizketak leheneratzea eta haien indarra eta kalitatea berreskuratzea da, eta ez aurrekontua 5G-an xahutzea. Era berean, ez zaigu interesatzen hain garestia ordaindu behar izatea gure konexioa hobetzeko; zuntz optikoak, baita landalurrean ere, jada abiadura handiak eskaintzen ditu kable bidez, eta telelanerako edo kultura eta aisiarako sarbiderako egokia da. Jakina, ez dugu inola ere nahi “hodei” birtuala gure datuez jabetu eta gure pribatutasunean muturra sar dezan, manipulazioa, ziberdelitua, etengabeko zaintza handituz eta, beraz, gure askatasuna eta eskubideak ahulduz.

Azkenik, Nafarroako eta Espainiako erakundeei gogorarazi nahi diegu guk nahi dugun “aurrerapena” ez dela, hain zuzen ere, osasun-bermerik gabeko teknologien aldekoa, hala nola 5G-aren eta horrekin lotutako kapitalaren aldekoa. Horregatik eskatzen dugu:

– “Etxean geldi zaitez” delakoa konfinamendua irauten duen bitartean, telekomunikazioen industrian ere premiaz aplikatzea.

5G hedapena geldiaraztea, zientziak kalterik gabeko teknologiak direla frotatzen ez duen arte, eta aseguru-etxeek 5Gk osasunari egindako kalteak estaltzen ez duten arte.

– Eta 5G-rako aurreikusitako energia-, finantza-, lege- edo giza-baliabide horiek osasunera, ingurumenera eta 1815 Ebazpena aplikatzera bideratzea.

Horrela, aurrerapena, garapena eta teknologia ingurumenera, pertsonengana eta haien osasunera bideratuta egon daitezke.

Hurrengo taldeek artikulu hau sinatzen dugu:

Plataforma Stop 5G Navarra – Nafarroako Stop 5G Plataforma

Informazioa garatzeko loturak;

  1. Satelite-tren baten argiek Iruña eta Iruñerria hunkitzen dituzte

  2. Starlink, Interneteko sateliteen konstelazioa.

  3. Espainiako Herri-Defendatzaileak 5G Plan Nazionalari buruz emandako ebazpena

  4. Bioinitiative txostena, erakundeen onarpena eta laburpenak gaztelaniaz

  5. 5G sarearen ezarpena geldiarazteko Nazioarteko Deia

  6. Bruselako, Suitzako eta Esloveniako luzamenduak 5G sarea zabaltzeko

  7. Bihho taldeko blogaren artikulua: “El 5G y los venideros años 20”

  8. ¿Es seguro para la salud el 5G?” artikulua: P. Belmonte, C. Maeztu, E. Navarro.

  9. Magda Havasen “Coronavirus and 5G – is there a connection?”

  10. Irrati-frekuentziek immunitate-sistemari nola eragiten dioten aztertzen duten ikerketa zientifikoen bilduma

  11. Primavera silenciosa”, El Norte de Castilla egunkariaren artikulua, 2020.02.29, Alfonso Balmoriren eskutik

  12. Porcine Deltacoronabirus (PDCoV) modulates calcium influx to favor viral replication

  13. Bioinitiative 2012: immunitate-sistemaren ondorioak

  14. Europako Parlamentuaren 1815 Ebazpena

  15. Erakunde errusiarren COVID-19 koarentenan pantailei buruzko gomendioak haurrentzat

  16. Bihho blogaren artikulua: “Yo me quedo en casa,¡en casa Sana!”

  17. EEA, 2013: “Late lessons from early warnings; science, precaution, innovation”

  18. AEMA, 2002: “Lecciones tardías de alertas tempranas; el Principio de Cautela”

  19. BRHP blogaren artikulua: “Aftermath of the peer-review of the NTP study”

  20. El 5G, una forma de apropiación de valor peligrosa para la salud” artikulua, S. Salvador de León, “Libre Pensamiento” aldizkaria, 100 zk.

  • Twitter
  • Facebook