Ingurumenaren Nazioarteko Egunean Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek Atila Sariak 2018 banatu ditu

Aurten, hondakinen kudeaketarako Ecoembes enpresa (Atila Saria) eta Maria Dolores de Cospedal (Atilaren Zaldia Saria) eta bere politika militarista izan dira sarituak
Mariano Rajoy presidente izan duen PPren Gobernuak aipamen berezia merezi du. Talde ekologistak nabarmendu duenez, azken urteotako ingurumen politikek atzerapena besterik ez dute suposatu.

Urtero bezala, ekainaren 5a Nazioarteko Ingurumenaren eguna dela oroitu du Ecologistas en Accionek. 1972an Nazio Batuen Batzar Orokorrak ezarri zuen egun honek, ingurumenaren inguruko kontzientziazio maila handitzea eta ingurumenaren babeserako ekintza mundialak areagotzea bilatzen du. Horretarako, talde ekologistak Atila sariak banatzen dditu; saridunak pasatzen diren tokitik ez da belarrik hazten. Sari hauen bidez ingurumen eta gizarte krisia areagotzen dituzten instituzioak eta arduradunak zeintzuk diren goraipatu nahi dugu.


Lehenengo saria, Atila Saria 2018, birziklapenaren antolaketa eta hondakinen kudeaketaz arduratzen den Ecoembalajes España enpresarentzat da. Ecologistas en Accionek 10 argudio ematen ditu:

1. Ingurumenarentzat kaltegarriak diren emaitzak dituen kudeaketa sistema bat edukitzeagatik. Hondartzak eta itsasoak kutsatzearen arrazoi direnak.

2. Ontzien birziklapenaren datuak faltsutzearren. %77a birziklatzen dela aipatzen dute, benetako datuek %35a birziklatzen dela esaten duten arren.

3. Ontziak sortzen dituztenei euren erantzunkizuna kentzearren. Euren ontzietan puntu berdea jartzeak ez bait du ezer konpontzen.

4. Kontsumitzaileen dirua erabilita, euren irudia garbitzeko publizitate kanpainak egiteagatik.

5. Administrazio desberdinen aurrean Lobby modura jokatzeagatik: ontzien berrerabilerarako edota jasoerarako politiken aurka jokatuz.

6. Ontzien kudeaketako monopolio bihurtzeagatik, udaletxeak eta birziklapena sustatu nahi dutenen eskuak lotuz.

7. Baliabide naturalak xahutzen eta kalitate oso baxuko material birziklatuak lortzen dituen sistema baten alde egiteagatik.

8. Ontziratzeaz arduratzen diren enpresen irudi garbiketa egiteagatik. Itsasoetan aurki dezakegun kontaminazioa kontsumitzaileen erruagatik dela sinistaraztea.

9. Ekonomia Zirkularraren helburuak faltsutzeagatik.

10. Hondakinen errausketarako euren ekarpena kentzeagatik.

Bigarren saria, Atilaren Zaldia Saria, Maria Dolores de Cospedalek eraman du. Denfentsa Ministerioaren eta politika militarraren arduradun nagusi modura. Ecologistas en Accionek sari hau banatzeko izan dituen arrazoiak honakoak dira:

Neurrigabeko gastu militarrengatik. 2015eko inbertsioen %34,65ak Defentsa izan zuen helburu. Gastu militarra gizarte gastua baino 14,66 bider handiagoa izan zen.

Gardentasun falta bere kudeaketan.

Hurrengo zazpi urteetan gastu militarra areagotzeko asmoa izateagatik, Donal Trumpek OTANeko parte diren herrialdeei eginiko proposamena jarraituz.

Armada eta militarren irudia hobetzeko eginiko publizitate kanpainengatik.

Lehen hezkuntzan doktrinamendu militarra eta patriotikoa goratzeagatik.

  • Twitter
  • Facebook