Aurten ere abian da Eragozpen Fiskalaren kanpaina

Eragozpen Fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da: gure zergen parte bat ez ordaindu, hau da, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partidak (egitura militarrak, bankuen erreskateak, AHT…) eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

Halaber, desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen parte bat ez ordaintzea eta diru-kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

Eragozpen fiskala egin nahi baduzu eta nola egin ez badakizu, hartu hitzordua. Errentaren aitorpena doan egiten dizugu, hitzordua eskatzeko helbide honetan:

  • Bizkaia: 609 469 599 Bakearen etxea: c/Fika 4 lonja. (Dei dezakezu Apirilaren 19tik aurrera eta deitzeko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera, 17.00etatik 20.00etara.
  • Gipuzkoa: 688772822 (15:30tik 18:30etara deitzeko ordutegia) edo emailez: eragozpenfiskala.gipuzkoa@gmail.com
  • Araba: 945 21 48 88 (9.00etatik 14.00etara deitzeko ordutegia) edo emailez: araba@esk.eus

Informazio gehiago: https://www.eragozpenfiskala.org/

#eragozpenfiskala

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook