Mendimartxa (Ullibarri-Jauregui) Babestu maite duzun mendia

‘Arabako Mendiak Aske’ saioak mendi martxen ziklo berri bati ekingo dio, inguru naturalak ezagutarazteko. Erakundearen arabera: “Energia enpresek landa eremu hauek suntsitu nahi dituzte, euskal eta foru administrazioekin batera”.

Lehenengo martxa Uribarri Jauregin izango da, martxoaren 25ean. Bi ibilbide egongo dira. Lehenengoa 12 kilometrokoa izango da eta herriko igerilekuetan hasiko da 9:30etan. Bigarren ibilbidea laburragoa izango da: 5,3 kilometro. Irteera Laminoria portuan izango da 11: 00etan.

Mendi martxa hauek ‘Babestu maite duzun mendia’ lelopean egingo dira. “Ezagutzen ez dena ez da maite, eta maite ez dena ez da babesten”, adierazi du plataformak. Antolatzaileek lurraldeko pertsona guztiak parte hartzera animatzen dituzte.

  • Twitter
  • Facebook