Irteera gidatua Ayuda ibaiaren zintzurra (Okina-Saseta)

When:
2017-10-01 @ 8:30 – 9:30
2017-10-01T08:30:00+02:00
2017-10-01T09:30:00+02:00
Where:
Frente a San Nicolas, Bilbo.

08:30 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo).

09:00 Arizko autobus geltokia (Basauri).

Ayuda ibaiaren zintzurra bisitatuko dugu. Izkiko Natur Parkearen mendebaldean, Trebiñuko lurretan, ingurumen-interes handiko troka zoragarria urratu du Ayuda ibaiak Okina (Araba) eta Saseta (Trebiñu) artean. Natura 2000 Sare barruan dago eremu bitxi hori. Ibaiaren zintzurra ibiliko dugu, eta hango paisaia paregabea ezagutuko dugu: ur-jauziak, ur gardenak, putzuak, erreka bazterreko baso oparoa, ehun urtetik gorako pagadiak, haitz malkartsuak eta abere ugari (ur-ipurtatsa da aipagarriena).

Sasetan (Trebiñu) amaituko dugu 10-12 kilometroko ibilbidea. Autobusa etorriko zaigu bila. 18:30 aldera helduko gara Bilbora, eta 19:00ak aldera Basaurira.

Oharra: egun osoko irteera da. Gomendatzen dizuegu mendirako oinetakoak, janaria, ura, aldatzeko arropa eta hotzetik babestekoa eramatea.

Irteeraren prezioa: 12 € helduak; 5 € haurrak.

Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: 3035 0068 01 0681126228 (Laboral Kutxa).

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopuru mugatua.

Izena emateko azken eguna: irailak 28.

  • Twitter
  • Facebook