Lan eskaintza: Ikerlaria

Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak:

Lankidetzako proiektu batean lan egiteko ikerlari bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.

Kurrikulumak jasotzeko epea uztailaren 6an bukatuko da. Interesatuek bidali kurrikuluma komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera.

IKERLARIAK LAN EGITEKO BALDINTZAK. Lan egingo duen proiektuaren gaia “Trantsizio energetiko demokratikaok” da.

Egin beharreko lanak:

  1. Txosten nagusia osatzea
  2. Ikerketa-kasu bat burutzea
  3. Ikerketaren argitalpenarekin lagundu (liburu edo liburuxka formatuan)
  4. Ikerketaren harira argitaratuko diren bideo laburren gidoietan laguntzea
  5. Antolatuko diren Nazioarteko Konferentzian, Uda ikastaro eta Mintegietan laguntzea
  6. Lan taldearen dinamizazioa eta ikertzaileak koordinatzea: proiektuan parte hartzen duten beste ikerlarien lana kudeatu
  7. Proiektuak dituen hainbat ekimenetan laguntzea
  8. UPV/EHU eta ISF-MGIrekin komunikazioa sendotu eta Ekologistak Martxanekin TRADENER poiektuaren barne komunikazioa landu

Liberatuaren derrigorrezko ezaugarriak:

  • Lizentziadun edo maila altuagoko titulua izatea
  • Lan talde anitzen koordinazioan esperientzia bermatua izatea
  • Euskal Herriko eredu energetikoaz ezagutza izatea
  • Ekofeminismoaz eta demokrazia partehartzaileaz ezagutza izatea. Emakume eta Energia taldeetan partaidetza baloratuko da
  • Lankidetzako proiektuen kudeaketa ezagutzea, Jaurlaritzaren eskakizunekin ohituta egotea
  • Ekologistak Martxanen lana ezagutzea eta ahal bada lan talde baten parte izatea
  • Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez oso ondo hitz egitea eta idaztea. Frantsesa ere baloratuko da

Lan baldintzak:

Aurkezten diren pertsonekin kontratuaren ezaugarriak adostuko dira.

Lan denbora proiektuaren amaierara mugatua dago.