Lan eskaintza: Komunikazio Arduraduna

Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak komunikazio arduradun bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.

Interesa duten pertsonek bidali dezatela kurrikuluma eta aurkezpen testua maiatzaren 4ko eguerdiko 12ak baino lehenago komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera «KOMUNIKAZIO ARDURADUNA» erreferentzia adieraziz emailaren gaian.

Aukeratutako pertsonekin harremanetan jarriko gara maiatzaren 7tik 11ra bitartean elkarrizketak lotzeko.


KOMUNIKAZIO ARDURADUN LAN POSTUA

 Funtzioak

-Ekologistak Martxanen presentzia areagotu hedabideetan eta sare sozialetan.

– Ekologistak Martxanen Euskal Herriko Federazioaren barneko komunikazioa hobetu.

–  Kanpaina orokorretan, Ekologistas en Acción Konfederazioaren komunikazio arloarekin koordinatu.

– Elkarteak antolatzen dituen jardueretan bazkideen parte hartzea sustatu.

–  Hitzaldi, jarduera eta prentsaurrekoen deialdiak egin. Prentsa oharrak eta multimedia materiala bidali.    Hedabideen oihartzunaren jarraipena egin. Hedabideen datu basea eguneratu.

–  Web orriaren eguneraketa: albisteak, agenda, multimedia edukia.

– Kudeaketa Batzordeko asteroko batzarrean parte hartu (arratsaldez).

– Hilabetean behin egiten diren Bizkaiko koordinazio bileretan parte hartu (arratsaldez).

– Bilboko Aste Nagusian, Bizizaleak Txoznaren koordinazio taldean egotea: planifikazio logistikoa, hornitzaileen koordinazioa, boluntarioen kudeaketa (abuztuan lanaldi osoa).

Derrigorrezko ezaugarriak

–  Komunikazio arloan formakuntza eta esperientzia izatea (Kazetaritza, Harreman Punblikoak, Publizitatea edo antzerakoak), bereziki gizarte mugimenduetan.

– Euskeraz oso ondo egitea, idatziz zein ahoz.

– KomuniKatzeko eta idazteko erraztasuna izatea.

– Tresna Ofimatikoen erabilera maila altua.

Baloratuko da:

– Ekologistak Martxaneko bazkidea izatea.

– Gizarte mugimenduetan zein talde ekologistetan esperientzia izatea militante moduan.

– Ingurumena eta ekologiari buruzko ezagutza izatea.

– Edukien kudeaketa, diseinu grafikoa eta email marketinerako tresnen ezagutza.

Eskeintzen da:

Kontratua: 25 ordu astean / Abuztuan lanaldi osoa

Hasteko data: maiatzak 14

Lan lekua: Ekoetxea (Pelota kalea, 5 Bilbo)

Ordutegiagoizez

Soldatagainontzeko langileen araberakoa.