
Herri denda: Bilboko herri mugimenduen azoka
Abenduaren 14tik Urtarrilaren 5era. Erronda kalea 12, Bilbao.
Abenduaren 14tik Urtarrilaren 5era. Erronda kalea 12, Bilbao.
Abenduak 15, asteartea. Ekoetxea, Pelota K. 5, Bilbo.19:00
Abenduaren 14 , Ekoetxean 19:00
ABENDUAK 11, OSTIRALA
ANOETAKO GAZTETXEAN, 22etan
Abenduak 03-04: Zubiria Etxea (Sarriko, Bilbo).
azaroaren 28 eta 29an – EDONON
Iazko abuztuan, lehen geldialdi baten ondoren, sekuoia bat moztu zen (“Sequoiadendron giganteum”) San Eloy Ospitalearen inguruan. Bertan, lanak egiten ari ziren larrialdietako sarreran. Aleak ez zuen gaixotasunik, baina, agintari eskudunen arabera, erortzeko arriskua zegoen. Erabaki hori konpentsatzeko, herrian zuhaitz autoktonoak landatzea bultzatu zen.
2021eko martxoaren 1etik aurrera, Bizkaian, edukiontzi marroian jasoko da zati organiko guztia, gordin nahiz kozinatuta, haragia edo arraina bereizi gabe. Zero Zabor Bizkaia elkargunea eta duela urte batzuetatik hona neurri hori eskatzen ari garen talde ekologistak poztu beharrean gaude.
Aurreko otsailaren 13an, Petronor enpresak Barbadun ibaira, Muskizko San Juan ingurura, isuritako petrolio gordinaren ondorioz, Ekologistak Martxan taldeak gardentasun falta salatu nahi du. Ez dago batere argi faunan eta floran izan duen ingurumen-inpaktua, ezta kalteak ebaluatzen ari diren ere.
Ekimen honen bidez, urtarrilaren amaieran, eta bereziki hilaren 30ean, ikuspegi lokalari protagonismoa emanez, mota guztietako jarduerak antolatu nahi dira herri, auzo, eskola eta lantokietan, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren webgunean agertzen diren azken txostenak 2012koak dira, eta, IIAren arabera, urterokoak izan beharko lukete.
Erakunde ekologistak egun hauek ospatzeko aholku praktikoak jasotzen ditu, burua, diru-zorroa eta arrazoia galdu gabe.
Ekologika Nagusi kanpainaren baitan, aktibismoaren bidez kontsumo arduratsua sustatzen du, baita konpromisoa oparitzera animatu ere.
Erakundeek aurkeztutako proposamenak ez doaz pandemiaren ondorioz herritarrek dituzten beharrei erantzutera, baizik eta eremu pribatuko proiektuak finantzatzera, bereziki enpresa-talde handienak.
Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorenzoko Auzo Elkarteak hondamendia ikertzeko egindako eskaera onartu egin du Europako Parlamentuak.
Euskal Herrian hondamendi ekologikorik handiena gertatu zenetik 6 hilabete betetzear zeudela, Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorentzoko Auzo Elkarteak Europako erakundeetara jotzea erabaki zuten Zaldibarko zabortegiaren luizia ikertzeko eskatzeko.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Flora eta Faunaren Batzorde Zientifikoaren irizpenak hitzez hitz honela dio: “Babes Bereziko Erregimenean dauden Basaespezieen Zerrendan sartzea gomendatzen da, eskura dagoen informazioak agerian uzten baitu ondare kultural eta zientifiko gisa duen garrantzia, baita haragijale horren presentziak ekosistema naturaletan eragiten dituen ingurumen-zerbitzuak ere”.
Pagasarri mendiguneko Bolintxu haranan basurdeak ehizatzeko uxaldi bat gin dutela salatzen du Ekologistak Martxanek.
Tamalez, aurreko igandean, azaroaren 29an, Pagasarrira, Arnotegi eta Bolintxu aldera, hain zuzen ere, igo zuten milaka pertsonek basurdeak ehizatzeko uxaldi batekin topo egin zuten: tiroak, zarata, bide batzuetan eskopetak zeramatzaten ehiztariak…
Benetako Greenek egindako proposamenaren arabera, hamarkada honetan zehar autosufizientzia lortu nahi da korporazioak eta bere udal-enpresek hiriko biztanleei ematen dizkieten zerbitzuek eragiten dituzten kontsumo elektrikoetan.
Gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barreneko ibilbidea egin dute gaur Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialista.
Zenbat hektarea behar dugu Bizkaian eraldatuta eta espezie inbaditzaileek hartuta, erreakzionatzeko? Zenbat ondo-, begetal- eta animali- espezie desagertu behar dira? Benetan suek hildako lagunak ikusi beharko ditugula hemen bertan, konturatu gaitezen eukalipto monokultiboek giza segurtasuna mehatxatzen dutela?
Bilboko Udalaren laguntzarekin, azaroaren 14an Ekologistak Martxan taldeak burututako ibilbide ekologikoak izugarrizko arrakasta izan zuen. Talde biak bete egin ziren eta, zorionez, eguraldia bikaina egin zuen.
Premiazkoa da erregai fosileetara bideratzen diren diru-laguntzak kentzea. Ez dago inongo zuribiderik dieselari zerga-abantailak emateko. Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) eta Ciudadanos alderdiek Estatuko Aurrekontu Orokorrekiko babesa gasoilaren hobariak jarraitzera baldintzatuko dute. Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuak gasolioari historikoki eman zaion hobaria jaistea jasotzen du. Neurri hori txalotu egin dute ingurumen-erakundeek. Halere, Estatuko Aurrekontu Orokorren eztabaida betean, […]
Aragoi, Euskadi eta Galiziako erakunde ekologistak eta kaltetutako kolektiboek agerraldia egin dute gaur goizean Eskaeren Batzordean. Europako Batzordearekiko eztabaida online izan da, eta, amaieran, parte hartzaileek prentsaurrekoa eman dute bideokonferentzia baten bidez
Bizkaiko Foru Aldundiak. Imanol Pradales diputatuaren bidez, hedabideei helarazi zien hurrengo adierazpenak: “egindako obrek ez dute inongo eraginik Bolintxuko haranean ezta haren ingurunean ere” (2020-X-14). Gezurra dela argi eta garbi adierazi nahi dugu.
Ecologistas en Acción-ek ‘Lindano, ondare toxiko baten orainaldia’ txostena aurkeztu du; HCH-lindano pestizida 2017an eta 2018an ia arro hidrografiko guztietan oraindik aurki zitekeen egiaztatu du ikerketak, eta, jarduketarik eta neurririk ez direnez eman, litekeena da gaur egun ere egotea.
Honako paradoxa hau ematen da: giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko arauak ez direla azaleko uren ingurumen-kalitateari buruzko eskakizunak bezain zorrotzak.
Kutsatutako lurzoruen inguruetan dauden zuhaitz-egurrean HCH-lindano kontzentrazio handiak aurkitu diren berri eman du txostenak.
Hiri osoan 30 km/o-ko abiadura ezartzeak ekarri duen eztabaida bide-sistemaren %13ri soilik eragiten dion aldaketa batera mugatzen da, bereziki hiriko sarrera-irteeretan. Bide guztiak 30 km/h-ra daude aspalditik, eta argi ikusten den bezala, abantaila handiak ditu. Zergatik planteatu orain eztabaida hau? Nori egiten dio mesede?
Erandioko Auzokideok eta Getxoko Auzokideok auzo-taldeek eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologistek salatzen dugu Bilboko Ur Partzuergoak bere instalazioetatik ur beltzak eta hondakin-urak Bilboko itsasadarrera isurtzen dituela, justifikaziorik gabe.
Inork ezin zezakeen imagina, norbaiti otuko zitzaionik 11 super-aerosorgailu ipintzea, 200 metroko altuera (Artzai Onaren dorrearen hirukoitza) eta palen artean 155 metroko distantziara, hain justu hegaztien migrazio-bide garrantzitsuan, Natura 2000 Sarearen barruko hiru zonaldeen artean dauden mendien gailurretan.
Uuztailaren 10ean 3 sismo atzeman zituzten Frantziako kostaldean, Arcachonen parean. Sismo horiek 2,2 eta 2,5 mbLg arteko intentsitatea izan zuten, eta hipozentroen arteko distantzia batez besteko 5 kilometrokoa izan zen.
Barakaldoko ‘La Huertaka’ indartsu itzuli da. Ekologistak Martxan Barakaldo eta KCD GGKEaren eskutik, ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’ ikastaroa uztailaren 6tik 17ra burutu zen. Leku askotatik (Kolonbiatik, Boliviatik, Ukrainatik, Magreb eskualdetik…) etorritako 19 pertsonek parte hartu dute. Proiektu honen kultura-aniztasunak lurra, ingurumena eta ekologismoa mundu osoko elementu komunak direla erakusten du. Covidek ezarritako prebentzio-neurri guztiak […]
Glifosatoa ohiko nekazaritzan masiboki erabiltzen den herbizida bat da. Hori Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiengan izan daitekeen minbizigeno gisa katalogatua egon ez ezik, toxikoa ere bada uretako organismoentzat, ondorio kaltegarri iraunkorrekin. Gainazaleko urek glifosatoz kutsadura handia dutela, eta, ondorioz, horien erabilera debekatzeko premia erakusten dute azterlanaren emaitzek
Normaltasun berri batera eramango gaituzten neurri pizgarriak dituen programa bat mahaigaineratu du Ekologistak Martxan taldeak. Bertan biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka, klima-aldaketaren arintzea eta hari egokitzea, ekonomia zirkularra edota agroekologia funtsezkoak izango dira.
Aurkeztutako ehun neurriak bost ekintza-ildotan bilduta daude: aurreranzko ihesa geldiarazi, oreka ekologiko berri bat, ekoizpen-eredu berri bat, oreka sozial berri bat eta Lurraren kultura berri bat.