Sei ekintzaile epaituak izan dira bbvako akziodun batzar nagusiaren aurrean bere buruari pintura botatzeagatik

Ekologistak Martxan-ek parte hartzen duen BBVAren aurkako plataformak, BBVAko akziodun batzar nagusiaren aurrean ekintza zuzena eta ez biolentoa egin zuen joan den martxoaren 15ean. Plataformako 6 kideek, “BBVA hiltzailea!”, “Zure dirua odolez beteta dago” ohiukatzen, bere buruari pintura gorria bota zuten odola irudikapen modua.

Gaur, Maiatzak 27 astelehena,  sei kideek epaitutak izan dira Bilboko 9. instrukzioko epaitegian, Ertzaintzak desordena publikoa leporatuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA BBVAk finantza egituraren baitan inolako etikarik gabe jarduten duen multinazional paradigmatikoa dugu: 2012 garren urtean BBVAk 1.635 millioi euroko etekina jaso izan ditu, hiritargoaren gehiengoak krisi sakon batetan murgilduta dagoen bitartean. Bankuek aurrera eramandako espekulazioak
eragindako krisia, hain zuzen ere, nahiz eta ondorioak herritarrok ordaindu behar izan ditugun, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio.

Krisi momentu hauetan, ez dugu ahaztu behar Banku eta Kaxek betetzen hari
diren papera, eta hoien artean BBVAk, gauzatzen hari diren ehunako etxe
kaleraketetan (15 egunero Euskadin), oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin bat izatearen gainetik pasatzen ari direlarik, etekin handiak izatearren. Bitartean, bankuaren zuzendariak soldata lotsagabeak izaten jarraitzen duten bitartean.(Francisco González, Bankuaren zuzendaria: 2,96 milioi euro gehi akzioak, 2012garren urtean).

BBVAren etekinak izaera sozial, ingurumeneko eta gizakiarekiko inpaktu handia duten megaproiektuetan duen finantza partehartzeari esker ematen dira. BBVAk, Estatu mailako arma fabrikazio eta exportazio aferetako OLYMPUS DIGITAL CAMERAlehenengo inbertsorea da. Urteak darama armagintza enpresa espainarren akzioduna izaten (zuzenki edo ez) hala nola Indra, Ibérica del Espacio, Rymsa, Inmize, Hisdesat eta CESCE. Baita munduko
armagintza enpresa handienetarikoa, Boeing (lehenengoa), EADS (seigarrena) eta Thales (hamargarrena). Azkenengo urteotan BBVAk arma nuklearren produkziari
ekiten dioten hainbat enpresen finantzatzailea izan da, estatubatuarrak, britanikoak eta
frantzesak.

Beste alde batetik BBVAk ingurugiroaren suntsiketa eragiten duten proiektuak
finantziatzen ditu. Hoietako proiektu asko babestutak dauden eta balio ekologiko handia duten lekuetan egiten dira. Aldi berean proiektu hauek ondorio bortitzak dituzte jasaten duten komunitateetan; bizi duten lekuaren suntsipena, beraien bizi moduaren galpena edota isurketengatik eragindako gaixotasunak besteak beste.

Ezin dugu ahaztu BBVAk bere langileei inposatzen dizkien lan baldintza kaxkarrak, milaka lan postuekin amaituz eta gastuak murrizteko bere zerbitzuak azpikontratatuz. Pasaden urtean bankuak 1.200 langileen kaleratzea irragarri zuen.

Azken 20 urteetan, BBVAk, eroskeri, presio politiko eta paradisu fiskalak erabiliz banku latinoamerikar asko bereganatu ditu, espainar neokolonialismoaren gorakada izugarria suposatu duen operazioa izan da eta bankuaren ustelkeria frogatzeko beste aukera bat.

Guzti honen aurrean, BBVAren aurkako Plataforma, gaur eta urte guztian zehar kaleetan jarraituko du banku honek beren etekinak lortzeko erabiltzen dituen bideak aditzera emateko eta gerretan, miseriaren sorkuntzan eta planetaren hondamenean duen erantzunkizuna salatzeko

  • Twitter
  • Facebook