3. Alferreko eta Inposatutako Megaproiektuen Aurkako Foro Europearra

Bideoa: AHTren aurkariek eztabaidan parte hartzen

Alemaniako Stuttgart hirian ospatu zen Ez beharrezko Proiektu Handi eta Imposatuen aurkako 3. Foro europearra. Stuttgarteko estazio erraldoia eraikitzearen aurkako taldeataz gain, beste hainbat talderekin batu gara:

– Rosia Montana (Errumania)
– Florentziako No Tunel TAV (Italia)
– No TAV Val de Susa (Italia)
– Zentral nuklearren aurkariak (Frantzia, Italia, Alemania…)
– Notre Dame les Landes (Nantes)
– CADE AHT EZ! ( Ipar Euskal Herria)
– Hasankeyf proiektua (Turkia)
– Park Geziko komunitatea (Turkia)
– Stop HS2 (Inglaterra)
– …
Bertan, jardunaldi desberdinetan hartu dugu parte Ekologistak Martxan-eko kideek, Euskal herritik abiatu ziren AHT Gelditu eta Mugitu!rekin batera. Hego Euskal Herriko egoera landuz zein beste hainbat lekuetako azpiegitura handiekin burututakoaren esperientzia jaso genuen. Landutako puntuetako bat errepresioa izanik, Yolanda Barcinari emaniko AHTren aurkako tartakadak aditzera eman dira. Honen aurrean, hau da, tartalariei 4-9 urteren espetxe zigorra eskatzearen aurrean, elkartasun handia adierazi du jendeak, ekintza zein errepresio esanguratsua dela adieraziz.
Jasotakoen esperientziei dagokienean, Stuttgarteko geltoki berria burutzearena izan da horietako bat. Gogor dabiltza lanean astero mila pertsona inguru batu eta bertan dituzten zuhaitz ederrez osaturiko parkea ez deuseztatzeko eskatuz. Hasi dituzte lan batzuk baina geure adiskedeek ez dute etsitzeko asmorik. Azkenik, beste hainbat foroetan burutu izan denaren antzera, elkarturiko mugimenduek amankomunean dituzten puntuak harturik, eskutza burutu da:
Imposatutako eta alferrakoak diren proiektu handien aurkako mugimenduak batu dira Stuttgarten burututako 3. Foroan 2013ko uztailaren 25etik 29ra.
Parte hartzaileek, aurretik 2010ean Hendaian burututako eskutitza, 2012an Notre-Dame-des-Landeseko 2.Foroan eginiko adierazpena, 2012an Florentzian eginiko Europako Foro sozialean buruturiko adierazpena eta 2013ko martxoan Tunezeko Munduko Foro sozialean landutako eskutitzak berretsi dituzte.
-Maila internazionaleko trukean, proiektuen arduradunak, metodoak, errepresio erak, gutxi batzuen intereserako diru publikoaren xahuketa, zor publikoa, diskurtso demokratikoa, ingurugiroaren txikizioa… aztertu dira.
-Europar Batasunean proiektu handiak burutzen ari diren zor publikoa baieztatu da, ekonomia eta egitura soziala suntsituz. Populazioan prekarietatea handitzen doan heinean, jendearen intsentsua (indignacion) goruntz doa.
-Foroko parte hartzaileek, proiektu handien mekanismo eta balio ezaeren jakintasuna adieraztearekin, erresistentziaren beharra azpimarratu dute. Honetan oinarriturik, amankomuneko ekintzak eta lanerako baliabideak areagotuko dituzte.
-Honen aurrean, informazio eta analisien aukerarako sareak sortuko dira eta hurrengo hauteskunde europearretako eztabaidetan egongo dira, Aarhusko (Dinamarka) hitzarmena errespetatzeko aldarrikapena burutuz.
-Amaitzeko, 2014an Errumanian burutuko den Proiektu Inutil eta imposatuen 4. Foroan parte hartzeko deialdia burutu da, ahalik eta mugimendu gehien bilduz.”
Hirugarren Baliogabeko Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketako ekintza eguna
Uztailaren 29ean, Hirugarren Baliogabeko Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketa amaitu zen Stuttgart-en (Alemania). Beraz igandean amaitu zen, baina holako topaketetan ohitura den bezala, azken eguna (uztailaren 29a) erabiltzen da ekintza bat egiteko. Atzo ekintza Stuttgart-en erdian suertatu zen, tren geltoki nagusiaren ondoan, bertako taldearen helburua dena, han parkea hondatu zen geltokia lurperatzeko, berritzeko eta handitzeko. Stuttgart 21 da udaleko anbizio handiko proiektua, XXI. mendeko hiria Stuttgart bihurtzen. Widerstands gegen Stuttgart 21-ek (Stuttgart 21-en aukako Errsistentzia), bertako kanpainak salatu duenez, proiektu hau baliogabekoa da eta instituzioei asko kostatzen ari zaiena (herritarren dirua) lurpean akuifero asko delako eta lurra oso ezegonkorra delako (igeltsua, anhidrita). Aurrera egiteko, ur guztia (minerala, Europako 2. erretserba handiena) ustiatu behar dute eta baita ere eraikuntza guztiak eutsi, besteak beste geltoki bera, lurraren mugitzerakoan arriskuan direlako. Alde hori tutuz beteta dago, ura ustiatzeko. Haiekin batera garabiak eta hondeatzaileak bertan zulatzeko. Zuhaitz erraldoiak (oso gutxi ezik) botatak daude eta parkea hesiz inguratua. Hesietan haien propaganda itzela. panel guztiak berriz aldatuta/hondatuta dago, jendearen desadostasuna adieraziz.
Kanpaina oso handia izan da: hiru urte baino gehiago dirau, asteko elkarretaratzekin, manifak, akanpada bat izan zen (haiek erabat Istanbuleko Taksimekin egiten dute bat), ekintzak, eta eta milaka jende mobilizatu dituzte.

Atzoko elkarretaraztean errepidea moztu zen pankartekin eta bertan megafonia jarri zen. Hor hasi ziren bertakoak hitz egiten, topaketei buruz hitz egiten, abesten, musika jotzen (tronpetak, batukada taldea, kitarrak) eta gero kanpokoek izan genuen txanda. Lehendabizi Nantesko aireportuaren aurkako kanpainakoei zegokion eta gero Mugitu!ri. Bertan, AHTa ez ezik, EHn aurreikusitak dauden/zeuden beste azpiegituretaz hitz egin genuen: erraustegia, superportua (eta hor zihoazen zentralak eta plantak), errepideak, makrogartzelak etab. eta nola batzuk gelditu dira, baina nola, eragin politikoa ez ezik, herritarren mugimendua ezinbestekoa zen, batez ere alternatibak eraikitzen. Azaldu genien AHTak diru xahuketa suposatzen duela, eta nola orain Nafarroan frogan jarri da: ezin dutela burutu, nahiz eta proiektua bultzatu eta horrenbeste zorra sortu, aurrera ekiteko ez daukate diru nahikorik. Benetan baliogabeko azpiegituren ikurra izan zitekeen hau – oso ikur garestia!!!

Azpimarratu genuen herri mugimendua behar zela ekiteko, eta adibide guzti horiek izan behar zirela aurrera ekiteko eta hauek gelditzea posible zela pentsatzeko. Era berean, topaketetan elkartu ginen kanpaina guztiek gogora arazten digute beste lekuetan ere borroka berdinean ari direla. Leku askotan borroka berdinean gure kasua ez delako isolatuta, ez lekuan eta ez borrokan, aurre egiten diogun azpiegitura ereduari dagokiolako, sistemari, kapitalismoari, eta guri dagokigu loturak horiek egitea eta ikusaraztea. Horrela ere azaldu genien tartalarien egoera. Haien ekintza txalokin eta farreekin jaso zuten elkarretaratzean zeudenek. Haien aurka ezarritako zigorrak, 4 eta 9 urtekoak, berriz haserrekin. Herri desberdinetan tartalariekin bat izango dira hemendik aurrera. Azaldu genuen ere nola une berdinean, Euskal Herrian, AHTren aurkariak ‘mugitzen’ ari ziren, bizikletaz, AHTk kaltetutako herrien artean.
Stuttgarten ere azpiegitura erraldoien aurkariak horretan ari ziren. Poliziz inguratuak, protestak jarraitu zuen lurpeko lan eremuaren ondoan. Bitartean hormigoi-kamioiak pasatzen ziren, bata bestearen atzetik.
Eta bapatean ekintzaile batzuk, ikusita atea itxi gabe zegoela eta poliziek zaintzen ez zutela, lan-eremuan sartu ziren pankarta batekin eta topaketarako den ikurra: elefantea, azpiegitura erraldoiak errepresentatzen. Aurreratu ziren eta hondeatzailean igo ziren pankarta eta banderarekin. Noski, polizia azkar etorri ziren baina ez azkar aski: jeisteko eskatu zieten eta, noski, erantzuna ‘ezetz’ izan zen. Denborarekin banaka hasi ziren jeisten eta horrela bakarrik bi geratu ziren. Hauek argi zeukaten ez zirela jeitsiko. Horretarako Oihan Beltzen dagoen ‘berezien’ komando bat deitu izan behar zuten eta hauek iritsi arte itxoin. Etorri zirenean, plana aztertu eta gero beste garabi bat sartu zuten. Komando bereziak, beltzez jantsitak, tresneri guztiarekin, mozorrotuak, hondeatzailera igo ziren eta ekintzailei harnesak jartzen hasi ziren, harnesi gantxo bat eta behin lotuta ekintzailea gora altxatu zuten. Hori bai, komando bereziarekin batera, ihez ez egin zezan!. Behin beran, paper bat eman zieten eta… askatu!!! Lanak orduetan eten eta gero, aginduei uko egin eta gero aurkariak aske geratzen ziren, ezta salaketa batekin ere!!! Aurreko bat berriz atxilotuta suertatu zen, atzerritarra izanez nortasun agiririk ez baitzuen.
Horrela bukatu zen goiza, arrakasta osoz. Eguna berriz ez zen amaitu, arratsaldean manifa baitzegoen, astelehen guztietan bezala. Baina hau bai berezia izango zela Europako hainbeste borrokakideak horretarako zeudelako. Astelehenetako elkarretaratzea 182 aldiz gertatu da dagoeneko, kanpainak daraman hiru urteetako astelehen guztietan (eguberrikoa ezik). Argi dago Stuttgarteko jendea amore emateko oso urrun dagoela. Hauekin jai daukate!!! Benetako inspirazioa izan da haiek eta beste borroketako ekintzaileak ezagutzea. Borrokak bat egiten – borrokak darrai!!!
  • Twitter
  • Facebook