Flasmob “BBVanpiro bat naiz”

Larunbatean Bizizaleak konpartsaren ohiko bazkaria ospatuko dugu.
Horrenbeste jende bilduko garela aprobetxatuz, Flashmob bat egingo dugu BBVA-ak
odolez zikinduta dagoela salatzeko baina modu alai eta umoretsu batean.
Banpiroz jantziko gara, bankari kapelekin…. Baina ez duzue arropa berezirik ekarri behar(dena prest dugu zuentzako), ondo pasatzeko gogoak besterik ez!
Animatu zaitez eta parte hartu! jende asko behar dugu!!

Hitzordua:Larunbatean, Urriak 12. Ekoetxean (Pelota kalea 5,alde zaharra,Bilbao)goizeko11:00tan

Dantzatuko dugun kanta:

“BBVAnpiro bat naiz-hortzak zorrotz,
poltsikoak bai potolo
BBVA dut izena
txikitxea dut gustoko”

Baraba bubu baba bbvagh…(bis)

“FMI da nire ama
Banku mundiala nire aita
Santarder nire ama
baina xurgatzen onena naiz..”

Baraba bubu baba bbvagh…(bis)

  • Twitter
  • Facebook