Ingurugiro krisi sakona eta larria bizitzen ari gara. Ura, energia eta elikadura bezalako onurak, espekulazio ekonomikoa bihurtu dira; eredu honen oinarriak transnazional dira. Euskal Herrian badaukagu adibide itzela : Iberdrola eta BBVA hain zuzen ere.
Arrazoi guzti hauengatik Iberdrola, BBVA eta transnazional guztien aurkako egun berezia ospatuko da datorren urriaren 30ean Bilbon. Iberdrolaren aurkako herri epaitegia ospatuko da Arriaga plazan. Jarraian, gaueko 20:00ak aldera plaza biribiletik abiatuz kalejira Iberdrola dorreraino.
Aldarrikapen egun hau, “Ura, elikadura eta energia ez dira merkantzia” mintegiaren barne kokatzen da. Bertan, Brasilen eraikitako eta eraikitzen ari diren urtegiak (Belo Monte), zein Tehuantepec-eko parke eolikoak eta Euskal herriko azpi egitura kutsatzaileak (Muskiz Santurtzi) aztertuko dira besteak beste.