Erraustearen aurkako ekintza globalen eguna eta zero zaborren aldekoa

Azaroak 8 Erraustearen aurkako ekintza globalaren eguna

“Ez erre gure etorkizuna” horixe dugu nazioarte mailan errauztearen kontrako egingo diren ekintzen leloa. Aukera ezin hobea hodakinak erraustea irtenbide zikina, eutsiezina eta bidegabekoa dela adierazteko. Ordua da irtenbide garbiagoen aldeko postura egiteko. Zaborra erretzeak, beste edozein erregai fosilen moduan, aldaketa klimatikoan eragin handia du. elkarlanean aritzeko eguna dugu errauskailuen kontra borrukan dauden komuitateekin bat eginez.

Erraustegia ez da irtenbidea:

  • Hondakinen errausketak ingurumena eta pertsonak kutsatzen ditu.
  • Erraustegian sortzen den energia ez da berriztagarria.
  • Erraustegi guztiak,gasifikazioa, pirolisia eta arku-plasma barne, energia galera izugarria dira.
  • Zero zaborren lanpostuak sortzen ditu, dirua aurrezten du eta oinarrizko estrategia da aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

Zero zabor lor daitekeen helburua da, mundu osoko hirietan arrakastaz aplikatzen ari dena, hondakinak erretzeko hasierako ideiari aurre eginez.

Sinatu erraustegiaren aurka

  • Twitter
  • Facebook