Gaur apirilak 11 Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur da azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko. Hori lortu dute eta behar ziren 600.000 sinadurak baina gehiago lortu dituzte antolatzaileek . Orain gobernuak bete behar du bere hitza eta kontsulta deitu. Hemen Euskal Herrian eta Ekologistak Martxan erakundeak uste du hau ez dela Ekuadortarren ardura soilik, baizik eta denona. Beraz haien proposamenekin bat egin nahi dugu hemenfo Ecuadoretxeako jendearekin. Bestela guri bidali zuen eskutitzak, eskaerak eta kontsulta eta Yasuniren aldeko adierazpenak:
Hemen ere kontsultarako proposatzen den galderari baietz esan nahi diogu:
“Ekuadortar gobernuak ITTeko (43 Blokea) olioa lurpean ustiatu gabe mugagabeki uztearekin bat al zaude?”


Zertan datza Yasuní ITT ekimena?
Proiektu iraultzaile honetan oinarrituta, Ekuadorrek 850 upel petrolio gordin erauzteari utziko lioke Yasuní parke nazionaleko lurpetik, UNESCOko Biosferaren Erreserba 1989an eta borondatez bakartuta dauden herrien babesleku. Horretarako, Ekuadorreko gobernuak Ishpingo Tambococha Tiputini (ITT) blokeko hiru hobiak ustiatzeagatik lortuko lituzkeen 6.000 milioi dolarren %50 jasotzea espero du. Ez litzateke dirulaguntza, baizik eta Iparraldeko erakunde edo gobernuek parkea ba besteko eta 410 milioi tona CO2 isurtzea saihesteko eginiko ordainketa. Herrialde horiek klimaaldaketa globalari ekarpen handiagoa egin diotenez, ordainketa horiek Hegoaldearekiko erantzukizuna onartzea lirateke. Yasuní ekimenak eztabaidagune izaten jarraitzen du,
ordainketa osatzeko laguntzaileak bilatzen ari diren bitartean. Ekimen honi laguntzeko prest agertu den azkena ChevronTexaco izan da, hori bai,
Ekuadorreko Amazonia 18 urtean zehar kutsatzeagatik 18 milioi dolar ordainaraziko dizkion epaiketa bertan behera uztearen truke.
Yasuniri buruzko txostenak eta informazioa: