Val de Susako (Italia) NO TAV-eko lau ekintzaileekin elkartasuna

AHTren aurkako AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak eta Mugitu! Mugimenduak, datorren asteartean Italian epaituko dituzten Val de Susako (Italia) NO TAV Mugimenduko lau aurkariri elkartasuna adierazteko, Maiatzaren 20an, asteartean, arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzeko deialdia egiten dute. Elkarretaratzeak Donostiako Boulebardeko Kioskoan eta Bilboko italiar kontsulatuaren aurrean, Ercilla 14 kalean kokatua, burutuko dira “Val de Susa NO TAV Elkartasuna! Kriminalizaziorik ez!” lemapean.

Era berean, edozein pertsona edo taldek bere elkartasuna adieraziz atxiki ahal izateko, Val de Susatik sostengu idatzia burutu dutela informatzen dizuegu. Horretarako, beharrezkoa da honako helbide honetara izen-abizenak eranstea: appello10maggio@gmail.com

Chiara, Claudio, Mattia eta Niccolò. Garrantzitsua da beraien izenak errepikatzea, garrantzitsua da ozen ahoskatzea zeren lau biziez ari gara hitz egiten; Alessandria, Ferrara eta Erromako espetxeetan bananduta 2013ko abenduaren 9tik espetxean dirauten NO TAV-eko lau ekintzailez ari gara hizketan.

Chiara, Claudio, Mattia eta Niccolò “terrorismotzat” salatuak ari dira izaten konpresore bati ustezko kalteak eragin dizkietelako eta horregatik, 30 urteko kartzela zigorra izateko arriskua dute. Epaiketa datorren Maiatzaren 20an hasiko da. Zertaz daude salatuak zehazki? Ustez, konpresore bat apurtu zen gaitzespen ekintza batean parte hartu izana leporatzen zaie. Estatuko bi abokatu eta aurretiko entzutegiko barrutiko epaile fiskalarentzat, Chiara, Claudia, Mattia eta Niccolò “Italiako imajinari kalte egiten” saiatu ziren ekintza honekin. Pertsona hauek bizi duten isolamendu egoera, ikerketaren ondoren, Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 3 artikuluan irakurri daitekeenaren aurka doa.

Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduek, AHTren proiektuari eta geure borrokako adiskide ditugunak aurre egiten ari diren “terrorismo” gehiegizko salaketari uko egiten diegu, Chiara, Claudio, Mattia eta Niccolòren askatasuna eta epai-ekintza guztiak artxibatzea eskatzearekin batera.

 

  • Twitter
  • Facebook