Fracking-aren mehatxua salatzeko: dantza egin

Ekologistak Martxanek Urriaren 11an haustura hidraulikoaren aurka flashmob batean dantza egitera animatzen  zaitu, nazioarteko Global Frackdown egunean, mundu osoan haustura hidraulikoa debekatu dadin.

  • Zer behar duzue?

Praka beltzak, kamiseta beltza (FRACKING EZ! kamiseta baduzu, ekarri!), ileordea, boa edo txano koloretsua are gehiago deigarri gertatzeko, eta batez ere, teknika bortitz hau salatzen dugun aldi berean, gozatzeko gogoa!

  • Non eta nola izango da?

Larunbatean, Urriak 11, Ekoetxean (Pilota kalean, 5, Bilboko Alde Zaharrean) saioak egiteko goizeko 10:00etan geratuko gara.Flashmob-a Arriaga plazan eguerdiko 12:30etan izango da..

  • Zer egin dezaket joan aurretik?

Zabaldu mezua eta gonbidatu lagunak, auzokideak, senideak. Saioak egin bideoa ikusten

Eta dantza egiteko gogorik ez baduzu, baina ekintzan laguntzeko bai, badago zer egin (triptikoak banatu, pankarta ebatu…)

eta gainera:

12:00etan Arriaga plazan, Inbertsioen Merkataritzarako Hitzarmen Trasatlantikoaren aurkako elkarretaratzea (TTIP ingelesez). Egun, Estatu Batuek eta Europar Batasunak adosteko asmoa duten merkataritza librerako hitzarmena, hain zuzen.

ikusi http://noalttip.blogspot.com.es/

  • Twitter
  • Facebook