Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren aldeko plataformak ‘performance’ bat antzeztu du Europako Parlamentuan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren aldeko plataformak performance bat antzeztu du Europako Parlamentuaren aurrean, kutsadura-arazoari buruz arreta erakartzeko eta konponbideak exijitzeko.

Plataformako kideek kutsatutako ura piszina batetik edatearen plantak egin dituzte, eta horien ondorioak, mutazio20141016_104838a eta heriotza, antzeztu egin dituzte. Kutsatutako ura luzaroan edateagatik Barakaldoko herritarrei gerta dakiekeena bistaratzea izan da ekintzaren helburua. Antzezpenean Podemoseko Teresa Rodríguez eta Bilduko Josu Juaristi eurodiputatuak egon dira.

PLataformak, era berean, Oiolako urtegia lindanoz kutsatuta dagoela salatu du berriro ere Europako Parlamentuko Eskarien Batzordearen aurrean. Erakundeko bozeramaile Javier Vázquezek udalerriko eta autonomia erkidegoko instituzioek auzi honetan egindakoa kritikatu du, eta salatu Oiolako ura beste urtegi batzuetakoarekin nahasten dela Basatxuko ur-araztegian, “kutsaduraren parametroarekin jokatzeko. Kutsatutako ura sartzen digute, ur garbietako hainbat litrorekin nahastuta”.

Hori dela-eta, Oiolako kutsadurari irtenbidea berehala aurkitzea eskatu zien Europako Aparlamentarioei. Alderdi politiko guztiek erantzun zioten Eskarien Batzordeak egindako deialdiari. David Lowe idazkariak adierazi zuenez, Europako bost zuzentarau ari da hausten Barakaldoko Udala, gaur egun. Era berean, interes argia erakutsi zuen plataformak eskatzen duen ikertzaileen ordezkaritza osatu eta kutsaduraren arazoari konponbidea emateko. Alderdi sozialistako europarlamentarioa harrituta geratu zen bere alderdiaren jokaerarekin, eta gaineratu zuen Aragoin ere arazo bera dagoela lindanoarekin.

Plataforma bihar itzuliko da Barakaldora, egindako lanarekin eta Europak emandako erantzunarekin pozik.

Argazkiak:

  • Twitter
  • Facebook