Elkarrataratzea azken asteetan AHTaren inguruan izan diren gertakariak salatzeko

Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, eskualdean azken hilabete eta asteetan izan diren gertakariak salatzeko asmoz, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok elkarretaratzea egin nahi dute azaroaren 22an, larunbata, eguerdiko 12’30etan Tolosako Triangulo plazan. Azken hilabeteetan Anoetan bi erreka agortu dira eta abuztu amaieran ehundik gora amuarrain agertu ziren hilik Alkiza errekan ur-arazgailuan izandako akats baten ondorioz. Anoetan bertan, bi iturri agortu dira lanen ondorioz, baita Adunako iturri bat ere. Urte luzez egindako salaketak errealitate bihurtu dira eta atzera bueltarik ez duten ondorioak jasaten ari gara gure herrietan. Hernialden agertu den zuloak alarma guztiak piztu ditu, beste behin ere. Eusko Jaurlaritzak “ohiko” gertaera dela esan du. AHTaren lanetan edozein ezusteko normaltzat hartzen da. Lotsagarria da ohiko gertaeratzat jo eta, bizilagunen eta langileen bizitzak arriskuan jartzen direnaren jakitun, aurretiaz neurririk ez hartzea. Orain gutxi jakin da lur horretan ez zutela zundaketa lanik egin. Zundaketa lanen kostu ekonomikoa bestelako edozein ondorioren aurretik jartzen dutelako.

  • Twitter
  • Facebook